John o' Groats
|
John o' Groats |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | John o' Groats |
| Estatua | |
| Eskualdea | Highland |
| Estatua Lurraldea |
|
| Herritarra | John o' Groatsdar |
| Koordenatuak | 58°38′37.51″N 3°04′11.22″W / 58.6437528°N 3.0697833°WKoordenatuak: 58°38′37.51″N 3°04′11.22″W / 58.6437528°N 3.0697833°W |
| Posta kodea | KW1 |
| Biztanleria | 310 bizt. |
| http://www.visitjohnogroats.com/ | |
John o' Groats (Eskoziako gaeleraz Taigh Iain Ghròt eta eskozieraz John o Groats) Eskoziako iparraldeko muturrean dagoen udalerri bat da. Usadioz, Britainia Handia edo Erresuma Batuko lur lehorreko udalerririk iparraldekoena da. Aldiz, gaur egun punturik iparraldekoena udalerri honetatik 18 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Dunnet Head lurmuturrean kokatzen dela egiaztatu da.
Leku honetan John o' Groats udalerrirako bidearen amaierako seinale ospetsua kokatzen da, hau Kornuallesko Land's End lurmuturreko seinalearen parekidea da. Erresuma Batuan usadioz iparraldeko muturraren mugatzat jo ohi den Eskoziako John o' Groats udalerrian hasi eta hegoaldeko muturrean dagoen Kornuallesko Land's End lurmuturrean amaitzen den Land's End to John o' Groats oinezko eta txirrindularientzako ibilbidea ere badago, bi puntu horien arteko distantzia 874 kilometrokoa da.
Iruditegia [aldatu]
Ikus gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- John o' Groats udalerriaren webgunea (Ingelesez)