José Gutiérrez Solana

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

José Gutiérrez Solana espainiar margolaria eta idazlea izan zen (Madril, 1886 - Madril, 1945). Gaztelako eta Madrilgo herriaren ohiturei buruzko koadroak margotu zituen, oso modu ilun eta ezkor batean; herriko jaiak, inauteriak, herri txikietako prozesioak eta auzune pobreetako ohiturak azaldu zituen bere lanetan. Goyaren pintura beltza gogorarazten dute haren koadroek, eta baita 98ko belaunaldiko espainiar idazleen esperpentismoa ere. Margolanak: Las coristas, Los desheredados, Carnaval en la aldea, El entierro de la sardina, Corrida de toros en Ronda, La danza de la muerte, etab. Literaturan, bidaiak eta herrietako ohiturak izan zituen gaitzat: Madrid: escenas y costumbres (1913, 1918); La España negra (1920); eta Madrid callejero (1923). 1961ean, haren lan guztiak argitaratu ziren liburu batean bilduta: Obra literaria.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]