José Luis Garci

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
José Luis Garci
José Luis Garci

José Luis Garci espainiar zinemagilea da (Madril, 1944). Lehenago film laburrak egin bazituen ere, Garciren lehen film arrakastatsua Asignatura pendiente (1977) izan zen. Bere belaunaldiari buruzko gogoeta ugari azaleratzen du filmetan, frankismoaren garaiko gizartearekin zerikusia dutenak. Halakoa da Solos en la madrugada (1978), esaterako, eta Las verdes praderas (1979). Oscar saria eman zioten Volver a empezar (1982) lanarengatik, eta espainiar film bati ematen zitzaion lehen Oscarra izan zen gainera. Horietaz gainera, El crack (1980), El crack II (1983), Sesión continua (1984) eta Asignatura aprobada (1987) filmak ditu aipagarrienak. 1990eko hamarraldian, telebistarako lan egin zuen, espainiar zinemagintzaren krisia zela eta. Nolanahi ere, 1994an hasi zen berriro zinema zuzentzen, Canción de cuna filmarekin, zeinarekin irabazi baitzituen bost Goya. 1997an, La herida luminosa zuzendu zuen. 1998an, El abuelo filma estreinatu zuen, eta You Are the One, 2000n. Behin baino gehiagotan izendatu dute Oscar sarietarako. Garciren azken filmak, Sangre de mayo (2008) lanak, 1808ko maiatzaren 2an Madrilen gertatukoa kontatzen du.


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak