Volver a empezar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Volver a empezar
Datuak
Jatorrizko izenburua Volver a empezar
Izenburua euskaraz Berriz ere hasi
Urtea 1982
Estreinaldia 1982ko martxoaren 1a
Generoa Drama
Herrialdea EspainiaEspainia
Iraupena 87 minutu
Aurrekontua 40 milioi pezta
(240.000 euro)
Banatzailea Nickel Odeón
Zuzendaria
José Luis Garci
Ekoizleak
Enrique Cerezo eta Franck Ribière
Gidoilariak
José Luis Garci eta Angel Llorente
Aktoreak
Antonio Ferrandis
Encarna Paso
José Bódalo
Agustín González
Pablo Hoyos
Marta Fernández Muro
Pablo del Hoyo
Alfonso Cabeza
Manuel Vega-Arango
Musikagileak
Johann Pachelbel
Cole Porter
Argazkilariak
Manuel Rojas
Jatorrizko hizkuntza
Gaztelania

Volver a empezar (euskaraz Berriz ere hasi) 1982ko José Luis Garci espainiar zinema zuzendariaren filma bat da. 1981an filmatua izan arren, 1982ko martxoaren 1an estreinatu zen.

Estreinatze unean Espainiako kritikariek harrera txarra egin zioten, Asturiasetik kanpora arrakasta eskasa izan zuelarik. Halere, AEBetan Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria irabazi zuen, sari hori irabazten Espainiako lehenbiziko filma bilakatu zelarik, hortik aurrera ospea bereganatuz joan zen.

Filmak Espainiako trantsizioaren ondoren eta Espainiako Gerra Zibilaren amaieratik atzerriratua egon den gizon baten jaioterrirako itzulera kontatzen du, bertan bere gaztaroko maitasuna izan zenarekin berrelkartzen delarik.

Argumentua garatzen unean José Luis Garci zuzendaria bere aitaren laguna izan zen olerkari baten bizitzan oinarritu zen, hura Espainiako Gerra Zibilaren ostean kontzentrazio esparru batean sartu zuten eta 1940eko hamarkadaren amaieraldera bertan hil zen. Zuzendariak hura bizirik jarraitu eta bere jaioterrira itzuli izanaren gogoeta egin zuen, honela filma honen istoria jaio zelarik.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Cudillero, Asturiasko kostaldeko udalerria, filmako protagonisten bisitatzen duten lekuetako bat.

1981, Berkeleyko Kaliforniako Unibertsitatea irakaslea eta idazlea den Antonio Miguel Albajara bere jaioterria den Gijón hirian geldialdi labur bat egiten du, handik Estokolmora joan eta Literaturako Nobel Saria jaso aintzin. Antonio sei hilabeteko bizia gelditzen zaiola jakitun da, hortaz bere jaioterria itzuli eta gaztaro bere neskalaguna zen Elenarekin egotea erabakitzen du.

Idazleak Gervasio Losadaren ardurapean dagoen Asturias hotelean ostatu hartzean, sariarengatik zorionak ematen dizkion Joan Karlos I.a Espainiakoa deia jasoko du. Dei honen ondoren hedabide ugariren deiak jaso eta kazetariek non ostatu hartzen duen jakinik elkarrizketatzen saiatuko dira; hala eta guztiz, Antoniok Elenarekin egon nahi duenez Losadari azetariek gogaitu ez diezaioten eskatuko dio. Elena eta Antoniok Asturiasko hainbat lekutatik ibiliko dira, betiere haien gaztaroa eta gertakariak oroituz.

El Molinón futbol zelaira joan eta Real Sporting de Gijón taldearen partidu bat ere ikusiko dute, Antonio gaztaroan talde horretako erdilaria izan baitzen.

Ondoren, Albajarak jaioterria laga, saria jaso eta Berkeleyko Kaliforniako Unibertsitatean klaseak ematen jarraituko du.

Filma zuzendariaren eskaintza batekin amaitzen da: «1930eko hamarkadan heuren gaztaroa bizitzen hasi ziren gizon-emakumeei omenaldia egin nahi diet; eta bereziki, oraindik hor dirautenei, bizitzarekiko itxaropen, maitsasun, bizipoz, kuraia eta fedearen adibide baitira. Etendako belaunaldi horri, eskerrik asko».

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]