Jose Luis Erdozia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Luis Erdozia
Bizitza
JaiotzaEtxarri Aranatz1956ko ekainaren 21a (67 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaPatxi Goenaga
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria eta irakaslea

Inguma: jose-luis-erdozia-mauleon

Jose Luis Erdozia Mauleon (Etxarri-Aranatz, Nafarroa Garaia, 1956ko ekainaren 21a) hizkuntzalari, irakasle eta euskaltzalea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Filologian doktoretza Euskal Herriko Unibertsitatea egin zuen; gaia Sakanako euskararen ikerketa izan zen. Lanbidez Aguraingo Aniturri Institutuko irakaslea da. 2006ko maiatzaren 26an Euskaltzain urgazle izendatu zuten, Euskalkien lantaldearen partaidea izanik.[1]

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldizkari desberdinetan kolaboratu du: Fontes Linguae Vasconum: Studia et documenta, Euskera, Vianako Printzea... Halaber, liburu desberdinen egilea da:[2]

  • Altsasuko euskara (2006).
  • Sakanako hiztegi dialektologikoa (2004)
  • Sakana erdialdeko bitxikeriak: esaerak eta beste. Iruñea: Bierrik Elkartea, 2003. ISBN 84-235-2427-2
  • Sakana erdialdeko euskara. Iruñea: Hezkuntza eta Kultura Departamentua, 2001. ISBN 84-235-2154-0.
  • Etxarri-Aranatzko euskara eta Arañaz elkarteko hiztegia (Rafael Karasatorre eta Eugenio Ulaiar egileekin batera). Tafalla : Altaffaylla Kultur Elkartea, 1991. ISBN 84-86597-21-8

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]