Agurain
|
Agurain |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Salvatierra / Agurain | |
| Estatua Erkidegoa Lurraldea Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Araba Aguraingo Kuadrilla |
|
| Alkatea | Maider Garcia de Bikuña Quintana (Bildu) | |
| Herritarra | aguraindar | |
| Koordenatuak | 42°51′9″N 2°23′22″W / 42.8525°N 2.38944°WKoordenatuak: 42°51′9″N 2°23′22″W / 42.8525°N 2.38944°W | |
| Eremua | 37,77 km2 | |
| Garaiera | 600 m | |
| Distantzia | 26 km Gasteiza | |
| Posta kodea | 01200 |
|
| Biztanleria | 4.884 bizt. (2011) | |
| Dentsitatea | 129,31 bizt./km² | |
| Sorrera | 1256 | |
| http://www.agurain.com/ | ||
Agurain (ofizialki Salvatierra / Agurain) Arabako ipar-ekialdean dagoen udalerria da, izen bereko kuadrillako burua dena. Arabako laugarren herririk jendetsuena da, Gasteizen, Laudioren eta Amurrioren ondoren. Gasteiztik 26 bat kilometrora dago.
Kokagune estrategikoan dago Agurain, igarobidean: bertatik igarotzen da Iberiar penintsularen erdialdea eta mendebaldea Europako iparraldearekin lotzen duen errepide nagusietako bat, A-1 errepidea. Erdi Aroaz geroztik izan da toki estrategikoa, Aguraindik pasatzen baitzen Europa osoan garrantzitsua den Done Jakue bidearen barne ibilbidea (kostaldetik ez zihoana); gainera, Gaztelako eta Nafarroako erresumen artean zegoen.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Ingurune naturala eta klima [aldatu]
Zadorra da udalerritik igarotzen den ibairik garrantzitsuena. Hegoaldean Entzia mendikatea kokatzen da, udalerriko mendilerrorik garaiena (bertako Ballo mendia 1.197 metro garai da).
Udalerri mugakideak [aldatu]
- Iparraldean: Donemiliaga
- Hegoaldean: Bernedo
- Ekialdean: Donemiliaga eta Entzia-Iturrietako Partzuergoa
- Mendebaldean: Iruraitz-Gauna eta Arratzu-Ubarrundia
Historia [aldatu]
Aguraingo eremuan historiaurreko hainbat trikuharri dago, besteak beste, Egilatzeko trikuharria, Sorginetxeko trikuharria eta Larrasoilko trikuharria.
1256an Gaztelako Alfontso X.a Jakitunak eman zion Gasteizko forua, jatorrizko Hagurhain izena aldatuz, Salvatierra izenaren mesedetan.
XVI. mendearen hasieran lau errebal zeuden hiribilduaren harresietatik at. Haietan, nekazariak bizi ziren batik bat[1].
Karlos V.ak hiribilduko harresia zaharberritu bazuen ere, XIX. mendean haren egoera ez zen ona. Gerra Karlisten garaian are gehiago hondatu zen, Gebarako gaztelua indartzeko erabili zirelako Aguraingo harresiko harriak.
Banaketa administratiboa [aldatu]
Aguraingo udalerria sei herriz osatua dago:
- Agurain (udalerriko hiriburua)
- Alangua
- Arrizabalaga
- Egileor
- Iturrieta
- Opakua
Ekonomia [aldatu]
1912an Cerámica Alavesa enpresa ezaguna sortu zuen Dimas Ugarte aguraindarrak, azulejuak ekoizteko. Zeramika-lan artistikoak ere egin zituen. 1970eko hamarkadan ateak itxi zituen.
Nahiz eta 1960ko hamarkadara arte Aguraingo jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza izan zen, ordutik, herriaren inguruan hainbat industrialde garatu dira, herriak dituen komunikabide onei esker, Gasteiz eta Iruñea arteko autobidea esaterako. Lehen industrialdea Litutxipikoa izan zen, 1980ko hamarkadatik aurrera.Horren ondoren, Eusko Jaurlaritzaren bidez, beste bi gune garatu dira, Galzar industrialdea eta Agurain industrialdea, biak autobidearen ondoan. Galzarkoak 520.000 metro koadroko azalera izango du guztiz garatzean, eta Agurain industrialdeak 460.000 metro koadro.
Demografia [aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 | 2008 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1.423 | 1.386 | 1.409 | 1.502 | 1.689 | 2.194 | 2.298 | 2.418 | 2.680 | 3.604 | 3.650 | 4.006 | 4.217 | 4.628 |
Politika [aldatu]
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Bildu koalizioko Maider Garcia de Bikuña hautatu zuten alkate.
|
Aguraingo udalbatza |
||||
| Alderdia | Zinegotziak | Boto kopurua[2] | ||
| Bildu |
|
|
||
| Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) |
|
|
||
| Alderdi Popularra (PP) |
|
|
||
| Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) |
|
|
||
| Aralar |
|
|
||
| Izquierda Independiente por Salvatierra-Agurain (IIS-A) |
|
|
||
| Ezker Batua - Berdeak (EB-B) |
|
|
||
Kultura [aldatu]
Hizkuntza [aldatu]
Louis Lucien Bonaparteren planoan (1863) euskal eremutik at bazegoen ere, uste da XVIII. mendearen bukaera arte euskaraz mintzo zirela aguraindarrak.
Jaiak [aldatu]
- Ekainaren 23an, Donibane egunean.
- Abuztuaren 15ean, Jasokundeko Andre Mariaren egunean.
- Urriko lehen igandean, Arrosarioko Andre Mariaren egunean.
Musika [aldatu]
- 1979an sortu zuten "La Polla Records" punk musika taldea.
- 90ko hamarkadaren amaieran Kaos Etiliko eta Kaotiko taldeak sortu zituzten.
Azpiegitura eta garraioak [aldatu]
La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak lotzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia dauka herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:
- Gasteiz - Ilarratza - Argomaiz - Agurain - Munain - San Roman - Ibarguren - Andoin - Olatzagutia - Ziordia - Altsasu - Urdiain - Iturmendi - Bakaiku - Etxarri Aranatz - Arbizu - Lakuntza - Arruazu - Uharte Arakil - Irañeta - Ihabar - Hiriberri - Etxarren - Irurtzun - Eritze - Saratsa - Añezkar - Berriobeiti eta Iruñea
Ondasun nabarmenak [aldatu]
- Erdi Aroko hirigune harresiduna, XIII. mendean eraikia.
- San Martin baseliza, XIII. mendekoa. Udaletxearen barnean dago Aguraingo eraikinik zaharrenetarikoa den hau.
- Santa Maria eliza, XV. mendearen bukaera aldera eraikia, aurretiko baseliza baten gainean.
- Donibane eliza, XV. mende amaierakoa, gotorleku kutsua duena.
- Azkarraga etxea, hiri-jauregia.
- Begoñatarren etxea, hiri-jauregia.
Aguraindar ospetsuak [aldatu]
- Lope Larrea (1546-1623), eskultorea.
- Juan Santiago Aranburu (1860-1937), pianista.
- Dionisio Preciado (1919), elizgizon eta musikagilea.
- Joseba Azkarraga (1950), politikaria.
- Pablo Barrio (1958), euskal idazlea.
- Adolfo Madinabeitia (1959), eskalatzailea.
- Evaristo (1960), abeslaria. Guillareyn (Pontevedra) jaioa, txiki-txikitatik Agurainen bizi izan da.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ (Euskaraz) Harresitik kanpoko antzinako auzoak
- ↑ 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean 2011/07/07an kontsultatua
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Aguraingo udalaren webgunea
- (Gaztelaniaz) Agurain Auñamendi Entziklopedian
- (Euskaraz) Agurain euskadi.net webgunean
- (Gaztelaniaz) Aguraingo foruari buruzko artikulua
- (Gaztelaniaz) Herriari buruzko informazio alternatiboa
| Aguraingo herriak | ||
|---|---|---|
|
Alangua • Arrizabalaga • Egileor • Iturrieta • Opakua |
||
|
|||||||||||