Jose Maria Basabe

Wikipedia, Entziklopedia askea

Jose Maria Basabe (Muskiz, Bizkaia, 1914ko abuztuaren 20a - Bilbo, Bizkaia, 1985eko urriaren 25a) bizkaitar apaiz, biologo eta antropologoa izan zen.

Biografia

Jesusen Lagundian sartu zen 1930ean, eta Oñan apaiztu zen 1944an.

Bartzelonan Izadi Zientzietako ikasketak egin zituen eta doktorego-tesia migrazio-fenomenoaren inguruan egin zuen. Unibertsitatean Biologia irakasle bezala jardun zuen, baina ikerlan nagusiak antropologiaren inguruan egin zituen. Jose Migel Barandiaranekin eta Jesus Altunarekin harreman estuak izan zituen eta hainbat ikerketa egin zituen haiekin batera.

Erreferentziak