Joseph Brant
Wikipedia(e)tik
Joseph Brant —mohawk hizkuntzaz: Thayendanegea— (Ohio ibaiaren ertzean, Ipar Amerika, 1742 - Brantford, Ameriketako Estatu Batuak, 1807) mohawk amerindiarren buruzagia izan zen. Bere herriaren bozeramaile izateaz gainera, misiolari kristaua ere izan zen, eta britainiar armadako ofiziala Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerran (1775-1783). Markoren ebanjelioaren itzulpenean, ingelesetik bere hizkuntzara, parte hartu zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.