Irokes
Irokesen Konfederazioa edo Haudenosaunee (tuscarora hizkuntzaz: Akunęhsyę̀niˀ;[1] mohawk hizkuntzaz: Rotinonsionni), baita "Bakea eta Poterearen Liga", "Bost Nazioak", "Sei Nazioak" edo "Etxe luzearen herria" izenez ezagunak ere, Ipar Amerikako amerindiar sei herriren konfederazioa da. Jatorriz bost herrik edo naziok osatuta bazegoen ere (Mohawk, Oneida, Onondaga, Cayuga eta Seneca) gero Tuscarora herria gehitu zitzaien.
Eduki-taula |
Nazio kideak [aldatu]
Lehendabiziko bost nazioek "Bost Nazioak" sortu zuten (zerrendan, mendebaldetik iparralderantz); Tuscarora herria 1720an bihurtu zen seigarren nazio.
| Herria | Irokes izena | Esanahia | XVII./XVIII. mendeetako kokapena |
|---|---|---|---|
| Seneca | Onondowahgah | "Muino handiaren herria" | Seneca lakua eta Genesee ibaia |
| Cayuga | Guyohkohnyoh | "Zingiraren herria" | Cayuga lakua |
| Onondaga | Onöñda'gega' | "Muinoen herria" | Onondaga Lake |
| Oneida | Onayotekaono | "Zutik dagoen harriaren herria" | Oneida lakua |
| Mohawk | Kanien'kehá:ka | "Suharriaren herria" | Mohawk ibaia |
| Tuscarora1 | Ska-Ruh-Reh | "Alkandora erabiltzen duen herria" | Ipar Karolina² |
Oharrak: 1 1720an osatu zuen "Sei Nazioak".
2 Oneida eta Onondagaherrien artean kokatuta.
Biztanleria [aldatu]
| Kokapena | Seneca | Cayuga | Onondaga | Tuscarora | Oneida | Mohawk | Guztira |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Ontario | 3970 | 14051 | 176031 | ||||
| Quebec | 9631 | ||||||
| New York | 7581 | 448 | 1596 | 1200 | 1109 | 5632 | |
| Wisconsin | 10309 | ||||||
| Oklahoma | 22002 |
Iturria: Doug George-Kanentiio "Iroquois Population in 1995" [2].
1 Sei Nazioen Grand River Lurraldea.
2Oklahomako Seneca-Cayuga herria
Klanak [aldatu]
Sei herrietan ez ezik ama-lerroko klanetan ere banatuta daude. Herri bakoitzak klan ezberdinak ditu, hirutik zortzira. Guztira bederatzi klan izenak daude:
| Seneca | Cayuga | Onondaga | Tuscarora | Oneida | Mohawk |
|---|---|---|---|---|---|
| Otso | Otso | Otso | Otso (Θkwarì•nę) | Otso (Thayú:ni) | Otso (Okwáho) |
| Hartz | Hartz | Hartz | Hartz (Uhčíhręˀ) | Hartz (Ohkwá:li) | Hartz (Ohkwá:ri) |
| Dortoka | Dortoka | Dortoka | Dortoka (Ráˀkwihs) | Dortoka (A'no:wál) | Dortoka (A'nó:wara) |
| Istingor | Istingor | Istingor | Istingor (Tawístawis) | — | — |
| Orein | — | Orein | Orein | — | — |
| Kastore | — | Kastore | Kastore (Rakinęhá•ha•ˀ) | — | — |
| Lertxun | Lertxun | — | — | — | — |
| Belatz | — | Belatz | — | — | — |
| — | — | Aingira | Aingira (Akunęhukwatíha•ˀ) | — | — |
Egungo erreserbak [aldatu]
Pertsonaia ezagunak [aldatu]
- Kateri Tekakwitha (1656-1680), santu katolikoa
- Joseph Brant (1743-1803), buruzagia
- Pauline Johnson (1861-1913), idazlea
- Deganawida, buruzagi historikoa (Konfederazioaren sortzailea)
- Graham Greene (1930-), Oscar Sariaren izendapena lortutako aktorea
- Hiawatha, buruzagi historikoa (Konfederazioaren sortzailea)
- Oren Lyons (1930-), buruzagia
- Red Jacket (1750-1830), buruzagia
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Rudes, B. Tuscarora English Dictionary Toronto: University of Toronto Press, 1999
- ↑ Iroquois Population in 1995
