Joseph Van Dam

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Joseph Van Dam (izengoitia: José van Dam) Belgikar baritonoa (Brusela, 1940). 1958an, Bruselako Kontserbatorioko kantu eta operako lehenengo saria irabazi zuen, eta, ondoren, Lieja, Paris, Okzitaniako Tolosa eta Genevako lehiaketak irabazi zituen. Debuta Liejan egin ondoren, Parisko Operako taldean sartu zen 1961ean (bost urtez aritu zen han), eta, gero, Genevako Operan (1965-1967). Azken horretan, nabarmentzekoa da Darius Milhauden Ama erruduna lana. Berlingo Alemaniar Operara deitu zuten gero, eta munduko hainbat eszenatokitara gonbidatu zuten (Salzburgoko Jaialdira, Milango La Scalara, Covent Gardenera, New Yorkeko Metropolitan Operara, Chicagoko Operara, Vienako Operara). Ahots indartsua eta aldi berean tinbre handikoa du, eta bere garaiko artista liriko handienetako bat izan da. Eroso aritzen da opera italiarra, frantsesa eta alemaniarra kantatzen, eta oso errepertorio zabala du: Rameau, Mozart, Weber, Berlioz, Wagner, Offenbach, Verdi, Puccini, Debussy eta Berg. Olivier Messiaenek José van Damii eman zion bere opera bakarraren, San Frantzisko Asiskoa lanaren, ardura (Parisko Opera, 1983).


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]