Olivier Messiaen

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Olivier Messiaen.

Olivier Messiaen (Avignon, Frantzia, 1908ko abenduaren 10a - Paris, Frantzia, 1992ko apirilaren 27a) frantses musikagilea, organista eta irakaslea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parisen egin zituen musikako ikasketak. Gaztetan, greziar eta indiar musikaren erritmoak, kantu laua, herri-musika, eta mikrotonuzko musika (semitonoa baino txikiagoak diren bitarteak erabiltzen dituena) ikasi eta aztertu zituen. Txorien kantuak ere aztertu zituen, eta eskualdeka sailkatu zituen, gero musika-lanetan erabiltzeko. Offrandes oubliées (1931, "Eskaintza ahantziak") eta Nativité du Seigneur (1938, "Jainkoaren jaiotza") obrekin egin zen ezagun.

1936. urtetik eta Bigarren Mundu Gerra hasi arte, Schola Cantorum eta École Normale de Musique-ko irakasle izan zen. Soldadu zela, preso egon zen Görlitzeko kontzentrazio-esparruan; han, Quatour pour la fin du temps ("Denboraren amaierarako kuartetoa") idatzi zuen, eta 1941. urtean kontzentrazio-esparruan bertan estreinatu zen.

Messiaenen lan aipagarriak dira, besteak beste: orkestrarako L´Ascension (1933), Turangalila-Symphonie (1946-1948), Oiseaux exotiques (1955-1956) eta Et exspecto resurrectionem mortuorum (1964); ahots eta korurako Poèmes pour moi (1936), Harawi, chant d´amour et de mort (1945), Cinq rechants (1940) eta La transfiguration de Notre Seigneur Jésus Christ (1965-1969); pianorako Visions de l´Amen (1943), Regards sur l´enfant Jésus (1944) eta Catalogue d´oiseaux (1956-1958); organorako Variations écossaises (1928), L´ Ascension (1933) eta Le Corps glorieux (1930); 6 Martenot uhinetarako Fêtes des belles eaux (1937).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Olivier Messiaen Aldatu lotura Wikidatan