Joshua Logan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joshua Logan

Bizitza
JaiotzaTexarkana (Texas)1908ko urriaren 5a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York1988ko uztailaren 12a (79 urte)
Hobiratze lekuaSt. Matthew's Episcopal Churchyard (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Barbara O'Neil (en) Itzuli  (1940ko ekainaren 18a -  1942)
Nedda Harrigan  (1945 -  1988ko uztailaren 12a)
Hezkuntza
HeziketaPrincetongo Unibertsitatea
Culver Academies (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, antzerkigilea, gidoilaria, antzerki zuzendaria eta errealizadorea
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

IMDB: nm0517597 Allocine: 3975 Allmovie: p100044 TCM: 115552 IBDB: 6987
Musicbrainz: 00c451c7-031e-4968-ab6d-ef3923ebef59 Find a Grave: 32618180 Edit the value on Wikidata

Joshua Logan (Texarkana, Texas, 1908ko urriaren 5a - New York, 1988ko uztailaren 12a) estatubatuar antzerki eta zinema zuzendaria izan zen.

Princetongo Unibertsitatean (New Jersey) ikasi zuen. Antzerkirako zaletasuna izan zuen gaztetatik. 1920ko hamarkadaren amaieran, Estatu Batuetako Massachusettseko University Players antzerki-taldea sortu zuen, baina geroxeago Moskun ikasteko beka bat lortu zuen, eta han Stanislavski zuzendariaren ikaslea izan zen. Londresen bigarren mailako antzezle gisa hainbat lan egin ondoren, Estatu Batuetara itzuli zen eta zuzendari eta aktore-lanetan ibili zen Hollywooden. Lehen arrakasta 1945ean izan zuen Annie get your gun izeneko musika ikuskizunarekin. 1951n Pulitzer saria jaso zuen South Pacific musikalarekin. Broadwayko musika ikuskizunen zuzendari garrantzitsuenetako bat izan da. Zinemarako zuzendu zituen filmik garrantzitsuenak hauexek dira: Picnic (1955), Bus Stop (1956), Sayonara (1957), South Pacific (1958), Fanny (1961), Camelot (1967) eta Paint Your Wagon (1969). 1978an oroitzapen-liburu bat idatzi zuen: Movie Stars, Real People and me (Zinemako izarrak, benetako jendea eta ni).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Texas
Artikulu hau Texasko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.