Juan Barroeta
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Juan Barroeta Angisolea | |
| Jaio | 1835eko urriaren 10a | |
| Bilbo ( |
||
| Hil | 1906ko apirilaren 10a (70 urte) | |
| Bilbo ( |
||
Juan Barroeta Angisolea (Bilbo, 1835eko urriaren 10a - ibidem., 1906ko apirilaren 10a) euskal margolaria izan zen[1].
Eduki-taula |
Biografia [aldatu]
Aitarekin hasi ondoren, oso gaztea zela Madrilera joan zen ikastera[2]. Hamabost urte zituela Madrila joan zen, bertako San Fernandoko Arte Ederretako Eskolan ikastera. 1856. urtean hirugarren saria jaso zuen Espainiako Arte Ederretako Lehen Erakusketan, La Resurrección de Lázaro koadroaz; 1859tik aurrera Bilbon bizi izan zen. Garai hartako gustuak asetzen zituen pintorea, ikuskari eta erretratu historikoez gainera, aldizkarietarako apainketa-lanak eta opera-kartelak egin zituen Barroetak. Bilboko hirugarren setioan liberalen alde egin zuen.
Lanak [aldatu]
Erretratuetan aditua, oso ospetsu bilakatu zen bere estilo perfekzionistari esker. Lan nagusiak hauek dira:
- La despedida de Cayo Graco, 1859;
- Chindasvinto y Leovigildo, Espainiako erregeei buruzko sail baterako prestatua, 1865;
- Alegría de la República, Bilboko Udalak agindua, 1873;
- Karlistadari buruzko lanak, 1874,
- Alfontso XII.aren erretratua, 1875;
- Egaña, Lertsundi eta Novia de Salcedoren erretratuak, Bizkaiko Diputazioak eskatuak, 1883; eta
- Fidel de Sagarminagaren erretratua.
Galeria [aldatu]
-
Pedro Duro Benito (1888)
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Artikulu hau Bizkaiko biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |