Juan Donoso Cortés

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Juan Donoso Cortés

(Izengoitia: Valdegamasko markesa) Espainiar idazle eta politikaria (Valle de la Serena, Badajoz, 1809 - Paris, 1853). Sevillan egin zituen zuzenbide-ikasketak. Joera liberal-kontserbadoreko legelaria zela erakutsi zuen 1832an idatziriko Memoria sobre la monarquía obran. Kargu publikoak izan ondoren, Maria Kristina erreginarekin erbesteratu zen Parisera (1840-1843). Espartero aginpidetik bota zutenean, Espainiara itzuli eta diputatu hautatu zuten (1843). Real Academia de la Lengua erakundeko kide izan zen 1848az geroztik; oso ospetsu bihurtu zen sarrera-ekitaldian egin zuen hitzaldia (Discurso sobre la Biblia). 1848ko Iraultzaz geroztik liberalismoaren aurka borrokatu zen buru-belarri, eta eskuin-muturrekoen aldeko sutsu bihurtu zen. Enbaxadore izan zen Berlinen (1849-1850) eta Parisen (1851). Haren Ensayo sobre el catolicismo, el liberalismo y el socialismo saiakerak (1851) eragin handia izan zuen Espainiako eta Alemaniako eskuin-muturreko kideengan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Donoso Cortés Aldatu lotura Wikidatan