Juan Jose Makazaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Jose Makazaga
Bizitza
JaiotzaAltza, 1887
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaErrenteria, 1963 (75/76 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta argitaratzailea

Juan Jose Makazaga Mendiburu (Altza, Donostia, 1887Errenteria, 1963), Donostiako Altza auzoan jaio zen, eta nahiz eta bertsolaria ez izan, bertsolaritzaren inguruan lan handia egin zuen.

Biografia laburra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inprimatzailea izan zen lanbidez, lehenik Ordizian eta 1926tik aurrera Errenterian. Errenteriako Makazaga moldiztegiko nagusia zen. Kanta paperez gain, "bertso-berri"z osatutako sortak ere kaleratu zituen. Garaiko bertsolari askoren lanak bere kabuz inprimarazi zituen, jatorrizko testua errespetatuz.[1]

1931 eta 1932 bitartean hiru orriko bertso aldizkaria argitaratu zuen astero, 14 hilabetetan zehar, "Bertsolariya" izenekoa. Bertsolariyak autore zahar eta berrien bertsoak zekartzan, Hegoaldekoak gehienbat, baina Iparraldekoak ere bai. Azkenean, 330 orrialdeko liburu bilakatu zen.[1]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Xenpelar'en bertsuak
  • Bilintx'en bertsuak
  • Txirrita'ren testamentua
  • Euskal Erriko kanta zarrak (hiru liburukitan banatuta)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «Juan Jose Makazaga - Biografiak - BDB. Bertsolaritza Datubasea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]