Altza
|
Altza |
|||||
|---|---|---|---|---|---|
| Udalerria | Donostia | ||||
|
|
|||||
| Koordenatuak: | 43°18′50″N 1°56′5″W / 43.31389°N 1.93472°WKoordenatuak: 43°18′50″N 1°56′5″W / 43.31389°N 1.93472°W | ||||
| Garaiera | 93 m | ||||
| Biztanleria | 21.482 | ||||
Altza Donostiako auzoa da gaur egun, baina ez du inoiz galdu bere herri izaera.
Gaur egungo Donostian Altzak duen itxura eta herri zenekoa ez dira inola ere berdinak. Altzako muga historikoek gaur egun Donostiako auzotzat ditugun Bidebieta, Martutene (Sarrueta), Intxaurrondo eta Uliako bertako zati bat ere biltzen zituzten.
Altzaren lehen aipamena agiri historikoetan 1141. urtekoa da eta bertan herri gisa ageri da. Egun, Donostiako auzoa da, 1940az geroztik, baina autonomia osoa izan du bere historiako bi epetan. Horietako lehena 1821etik 1823a bitarte doan denbora tarte laburra da. Bigarrena, luzeagoa, 1879tik 1940ra (1910etik hiribildu izendapenarekin, gainera).
1390ean altzatarrek eliza eraikitzeko baimena eskatu zioten Iruñeko apezpikuari eta San Martziali eskainitako parrokia sortu zuten. 1940az ondorengo bilakaerak eraikuntzen eta biztanleen masifikazioa izan du oinarri. 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Espainiatik lanera etorritako jende uholdearen bizitoki bilakatu zen Altza, eta gaur egun ia 25.000 biztanle ditu, antzinako Altzako udalerriaren barneko beste auzoak zenbatu gabe. Gaur egun, Altza osatzen dituen auzoak Altza gaina, Auditz-Akular, Buenabista, Eskalantegi, Harria, Herrera, Larratxo, Molinao eta Oleta dira.
[aldatu] Altzatar ezagunak
- Joan Mari Irigoien (1948 - ) idazlea.
- Juantxo Koka pilotaria.
- Bittor Alkiza futbolaria.
- Joan Mari Arzak sukaldaria.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) AltzaTv internet telebista
- (Euskaraz) Altzako Historia Mintegia
- (Euskaraz) "Altzan eta euskaraz" - BizarraIn Kultur Taldearen bloga
- Altzako euskararen egoerari buruzko artikulua Argia astekarian (2008-12-07)
- Altzaren kokapen geografikoa
| Donostiako auzoak | ||
|---|---|---|
|
Aiete • Altza • Amara • Amara Berri • Antigua • Añorga • Ategorrieta-Ulia • Benta Berri • Miracruz-Bidebieta • Erdialdea • Egia • Gros • Ibaeta • Igara • Igeldo • Intxaurrondo |
||