Juan Zumarraga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amanu (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 10:43, 4 martxoa 2016
Fraidearen estatua, jaioterrian.

Frai Juan Zumarraga[1] (Durango, 1468 - Mexiko Hiria, 1548ko ekainaren 3a) fraide bizkaitarra izan zen, frantziskotar ordenatuta.

Sorgin-ehizaren prozesuetan parte hartu ostean, Mexikoko lehenengo apezpiku bilakatu zen 1528an, Espainiar Inperioaren hastapenetan, Karlos I.a Espainiakoaren garaian. 1536tik 1543ra Inkisizioaren kargudun jardun zuen, eta aurretik hainbat akusazio jaso zuen indigenen aurkako abusuengatik. Bestela, Real y Pontificia Universidad de México delakoaren sortzaile nagusia izan zen.

Azkenik, Gure Ama Guadalupekoaren agerpenekin lotu izan dute.

Idazlanak

1537an bere arrebari idatzitako gutuna Euskaltzaindiak argitaratu zuen Euskera aldizkarian [2]. Eskutitza euskaraz eta gaztelaniaz idatzita dago, eta prosazko euskal testurik zaharrenen artean dago.

Erlijio liburuak, berriz, gaztelaniaz idatzi zituen osorik: 1543an Doctrina breve muy provechosa de las cosas que pertenecen a la fe católica y a nuestra cristiandad en estilo llano para común inteligencia eta Doctrina breve para la enseñanza de los indios idatzi zituen; hiru urte geroago, Doctrina cristiana cierta y verdadera; eta 1547an, Regla cristiana.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Zumarraga Aldatu lotura Wikidatan