Juana de Ibarbourou
Juana Ibarbourou idazle uruguaitarra, Juana Fernández Morales ezkondu baino lehen, Melo-n jaio zen 1895an eta Montevideo-n hil zen 1979an. Abizen euskalduna bere senarrarena, Lucas Ibarbourourena, zen. Juana hogei urterekin ezkondu zen.
Literatura-ren sari nazionala jaso zuen 1959an. Amerikako Juana ezizena bere lanagatik jaso zuen. Uruguaiko Akademiako partaide hautatu zuten 1947an.
Nahiz-eta Juana Ibarbourou-ren liburuak hizkuntza ugaritan agertu izan diren, bere olerkigintza-ren lanak oraindik euskaratu gabe daude. Amodioa du gairik behinena bere lanetan. Obra nagusiak hauek dira: Las lenguas del diamante (1919, Diamantearen mihiak), berehala ospea eman zion liburua; Cántaro fresco (1920, Suil freskoa), hitz lauz idatzitako olerkiak; Raíz salvaje (1922, Erro basa), izadiaren amodioa azaltzen duena; La rosa de los vientos (1930, Haizeen orratza), mina eta misterioaren azterketa zorrotza; Chico Carlo (1944) bere haurtzaroa kontatzen duen lana; Los sueños de Natacha (1944, Natacharen ametsak), umeentzako antzerkia. 1968an bere olerki lanen bilduma bat argitaratu zuen, Los mejores poemas (Poema onenak) izenburupean.
[aldatu] Ikus, gainera
| Artikulu hau Uruguaiko biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.