Julen Guerrero

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Julen Guerrero
Julen Guerrero
Datu pertsonalak
Izen osoa Julen Guerrero Lopez
Jaio 1974ko urtarrilaren 7a
Portugalete (Bizkaia)
Posizioa erdilaria
Garaiera 179 cm
Futbolari ibilbidea
Urteak Taldea Part. (golak)
1991-1992
1992-2006
Bilbao Athletic
Athletic
? (?)
372 (101)

Julen Guerrero Lopez (Portugalete, Bizkaia, 1974ko urtarrilaren 7a - ) euskal futbolaria izan zen, 12 urtez Athleticen jokatu zuena, Athleticen harrobitik irtenda. 1992ko udan egin zuen salto Athleticen lehen taldera, Jupp Heynckes entrenatzailea talde bilbotarrera iristearekin batera. Urte hartan 10 gol egin zituen, 37 norgehiagoka jokatuz.

1991-1992 denboraldian Bilbao Athleticen aritu ondoren, 1992. urtean debutatu zuen lehen mailako taldearekin. Lehen denboraldi hartan 37 partida jokatu zituen, eta hamar gol egin. Bere denboraldirik arrakastatsuena 1993-1994koa izan zen, 36 partidutan 18 gol eginez. 1995ean, kanpotik heltzen zitzaizkion proposamenei jaramon egin gabe, 2007. urtea arte luzatu zuen Athleticekin zuen kontratua. 1997-1998 denboraldia izan zuen onena. Ligan bigarren sailkaturik, hurrengo urtean Txapeldunen Ligan jokatzeko aukera izan zuen. Erdilaria zen, kapitaina eta bere taldeko jokalaririk kuttunenetakoa. Hala ere, 2000tik aurrera, Guerreroren izar-distira bat-batean itzali zen, Luis Fernandez entrenatzaileak talde titularretik baztertu zuelarik. Europako jokalari onenetako bat izatetik bere errendimenduan gorabehera handiak izatera igaro zen. 2002tik aurrera, 15 bat partida jokatu zituen urtean. Bere kirol ibilbidean, 14 denboraldi egin zituen guztira lehen mailan, 356 partida jokatu zituen, eta 101 gol sartu. Espainiako eta Euskadiko selekzioekin ere hainbat partida jokatu zituen. 2006ko uztailaren 11n erretiratu zen.

Nazioartean bi munduko txapelketa jokatu zituen, Estatu Batuetakoa eta Frantziakoa, eta Eurokopa bat, Ingalaterrakoa. Euskal Selekzioarekin ere jokatu du.


Biografia Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Julen Guerrero Aldatu lotura Wikidatan