Julio Medem
Julio Medem 2010ean. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Julio Medem Lafont | |
| Jaio | 1958ko urriaren 21a (54 urte) |
|
| Lan nabarmenenak | Behiak Los amantes del círculo polar Lucía y el sexo |
|
| Sariak | Zuzendari berri onenaren Goya Saria (1993) | |
| IMDB | IMDBko fitxa | |
Julio Medem Lafont (Donostia, Gipuzkoa, 1958ko urriaren 21a - ) Euskal Herriko zinema zuzendaria da. Medikuntza ikasi zuen EHUn, eta horrek ukituak utzi dizkio bere lanetan.
1992an bere lehenengo pelikula estreinatu zuen (Behiak). Ordutik aurrera, arrakasta lortu du mundu osoan, berezkoa duen estiloa landuta.
2003an aurkeztu zuen polemika handia ekarriko zion lana, Euskal Herriko egoera sozio-politikoa aztertzen duen Euskal Pilota. Larrua harriaren kontra film dokumentala.
Eduki-taula |
Biografia [aldatu]
EHUn medikuntza ikasketak egin zituen arren, aspalditik zetorkion zinemarako zaletasuna.
Kritikari bezala aritu zen La Voz de Euskadi eta Cinema 2002 argitarapenetan.
1987. urtean, medikuntza alderatuz, zinema profesionalean murgiltzea erabaki zuen. Zuzendari laguntzaile eta muntatzaile bezala aritu ondoren, Mitxel Gaztanbideren gidoi batan oinarrituta, bere lehen film luzea egin zuen, Vacas (1991), zuzendari berriei ematen zaien Goya saria jaso zuena.
Ondoren zuzendu zituen bi filmek, Tierra (1996) eta La ardilla roja (1993), nazioartean arrakasta handia izan zuten, beren ukitu esperimental eta abangoardistagatik.
Los amantes del círculo polar (1998) filmean amodiozko drama landu zuen.
Sexua du ardatz nagusia Lucía y el sexo bere hurrengo filmak (2000).
Zuzendari ez ezik, bere film gehienen gidoien egilea ere bada, eta beste batzuentzako gidoiak ere idatzi izan zitu, Itziar Bollainen Hola, ¿estás sola? (1995) filmarena, esaterako.
Filmografia [aldatu]
| Urtea | Filma |
|---|---|
| 2010 | Room in Rome |
| 2007 | Caótica Ana |
| 2003 | Euskal Pilota. Larrua harriaren kontra |
| 2000 | Lucía y el sexo |
| 1998 | Los amantes del círculo polar |
| 1995 | Tierra |
| 1993 | La ardilla roja |
| 1992 | Behiak |
| 1988 | Martín |
| 1987 | Las seis en punta |
| 1985 | Patas en la cabeza |
| 1981 | Si yo fuera un poeta |
| 1977 | El jueves pasado |
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Webgune ez ofiziala
- (Gaztelaniaz)(Euskaraz) Euskadiko Filmategia
- (Euskaraz) Julio Medem: "Eskuindar askorentzat zine espainiarra 'gorri'en zinea da" Elkarrizketa Argia astekarian (2007-07-29)
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.