Kabiar
Wikipedia(e)tik
Kabiarra (persieraz: خاویار, Khāviār) gaizkataren arraba gazituekin egindako kontserba da. Hoberenak Itsaso Beltzekoak eta Kaspiarrekoak dira (Beluga, Ossetra eta Sevruga). Mota hauek, kalitatearen (dasta, neurria, trinkotasuna eta kolorea) arabera, kilogramoko 7.000 € eta 12.000 € arteko prezio izatera irits daitezke (2011n)[1] eta gourmet eta goi sukaldaritzari lotutako kutixiak dira.
Eduki-taula |
Kabiar motak [aldatu]
- Beluga kabiarra: Kaspiar itsasoan bizi den Huso huso espeziearen kabiarra. Urriena eta ospetsuena da. Arraba grisak eta handiak, ilarraren neurrikoak.
- Ossetra kabiarra: Acipenser gueldenstaedtii eta Acipenser persicus espeziena. Arrabak belugarenak baino txikiagoak eta argiagoak dira.
- Sevruga kabiarra: Acipenser stellatusen arrabak.
- Almas kabiarra (errusieraz, алмаз izenak «diamantea» esan nahi du): kabiar hori argia da, Huso huso albinoen arrabekin egindakoa. Munduko garestiena da: 18.000- 29.000 €/kg (2009an).[2]
- Haztegietako kabiarra: Acipenser baerii (Ossetraren antzeko zaporea), Acipenser transmontanus (Sevrugaren antzeko zaporea), Acipenser gueldenstaedtii (Bulgaria, Txina eta Israelen hazten da) eta Acipenser nacarii (Granadan hazten da[3]) espezieak erabiltzen dira.
Beste arrain batzuen arrabak, izokin, zikloptero edo korrokoienak esate baterako, kabiarraren ordezkoak egiteko erabiltzen dira.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Petrosian.fr: Caviar
- ↑ «Caviar Almas, el caviar más caro del mundo», Sibaritissimo.com
- ↑ Turgranada.es: Riofríoko beluga Kabiarra
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- Joana MENDIBURU: «Hurbileko kabiarra, ezezaguna eta urria», 7K, 2002-12-01.