Gaizkata
| Artikulu honek edo artikulu zati honek gramatika, estilo, lotura edota ortografia akatsak ditu. Lagundu ahal eta nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
| Gaizkata Fosilaren garaia: Campaniar–gaur egun |
|
|---|---|
| Acipenser oxyrinchus oxyrinchus | |
| Sailkapen zientifikoa |
|
| Erreinua: | Animalia |
| Filuma: | Chordata |
| Klasea: | Actinopterygii |
| Ordena: | Acipenseriformes |
| Kladoa: | Acipenseristomi |
| Azpiordena: | Acipenseroidei |
| Familia: | Acipenseridae Bonaparte, 1831 |
Gaizkatak Acipenseridae familia osatzen duten arrainak dira, Acipenseriformes ordenakoak. Barnean lau genero ditu: Acipenser, Huso, Scaphirhynchus eta Pseudoscaphirhynchus. Hogei espezie baino gehiago dira, baina ohikoena Gaizkata arrunta da[1].
Hezur arrain zaharrenetakoak dira. Gorputz luzea dute, ezkatarik gabea. Espezie batzuk oso handiak izan daitezke (2-5,5 m luze) eta 480 Kg hartu ahal dute gehienez.Bere gorputza 5 hilerako eskataz dute apaindutak eta bere buruan armarri bezalako babesa dute.Bere muturra enbor bat bezala da, eta horri esker sartu ahal dute mututrra beste animali batzuk ezin duten lekuetan animali txikiak hartzeko.[2]. Ipar Hemisferioko ur hotz eta epeletan bizi dira. Babestutako espezieak dira. Dordoina eta Garona ibaietan bizi dira batik bat; garai batean populazio handia zegoen, eta orain ehunka gutxi batzuek osatzen dute ibai hauek. Gaizkatako 1.000 tona inguru ekoizten dira urtean.[2].Batzuk anadromoak dira eta beste batzuk ur gezakoak. Ia espezie guztiak mehatxaturik daude[3].
Zenbait espeziek interes komertziala dute, beren arrabak kabiarra egiteko erabiltzen direlako.
Eduki-taula |
Erreprodukzioa[aldatu]
Arren kasuan 10 urtekin erreproduzitu ahal dira baina berriz emeak hasi ahal dute erreproduzitzen 15 urtetik aurrera.2007 ko abuztuan, kautibitatean zeuden 100 gaizkat eta 9000 gaizkat txiki izan zituzten Girond ibaia birpopulatzeko.
Epe bizia[aldatu]
100 urte baino gehiago bizi ahal dira askatasunean badaude, 70 berriz aquarium batean badaude.
Banaketa eta habitata[aldatu]
Gaizkata gehienak Atlantikoko kostaldean daude.Kaspiar itsasoan ere badaude eta Don, Dnepr,Danubio eta Volga ibaietan ere badaude. Gero errusiako ibai batzuetan ozeano antartiko ondoan (Ob, Yenisei, Lena, Kolyma), baita erdialdeko asiako hainbat ibaietan (Amu Darya eta Syr Darya) eta ozeano Barera joaten diren hainbat ibai hala nola: Amur ibaia, Yangtze ibaia eta beste Txinako iparraldeko kostaldean.[2].
Espezieak[aldatu]
Gaur egun onarturtako taxonomiaren arabera, Acipenseridae familia bi azpifamiliatan banaturik dago: Acipenserinae, Acipenser eta Huso generoak barnean dituena, eta Scaphirhynchinae, Scaphirhynchus eta Pseudosaphirhynchus generoekin.[4].
- Acipenseridae familia Bonaparte, 1831
- Acipenserinae azpifamilia
- Acipenser generoa Linnaeus, 1758
- Acipenser baerii J. F. Brandt, 1869
- Acipenser baerii baerii J. F. Brandt, 1869 (Siberiako gaizkata)
- Acipenser baerii baicalensis Nikolskii, 1896 (Baikalgo gaizkata)
- Acipenser brevirostrum Lesueur, 1818 (Gaizkata sudurmotza)
- Acipenser dabryanus A. H. A. Duméril, 1869 (Yangtzeko gaizkata)
- Acipenser fulvescens Rafinesque (Aintzirako gaizkata)
- Acipenser gueldenstaedtii J. F. Brandt & Ratzeburg, 1833 (Errusiako gaizkata)
- Acipenser medirostris Ayres, 1854 (Gaizkata berdea)
- Acipenser mikadoi Hilgendorf, 1892 (Sakhalingo gaizkata)
- Acipenser multiscutatus S. Tanaka (I), 1908 (Japoniako gaizkata)
- Acipenser naccarii Bonaparte, 1836 (Adriatikoko gaizkata)
- Acipenser nudiventris Lovetsky, 1828
- Acipenser oxyrinchus Mitchill, 1815
- Acipenser oxyrinchus desotoi Vladykov, 1955 (Mexikoko golkoko gaizkata)
- Acipenser oxyrinchus oxyrinchus Mitchill, 1815 (Atlantikoko gaizkata)
- Acipenser persicus Borodin, 1897 (Pertsiako gaizkata)
- Acipenser ruthenus Linnaeus, 1758
- Acipenser schrenckii J. F. Brandt, 1869 (Amurko gaizkata)
- Acipenser sinensis J. E. Gray, 1835 (Txinako gaizkata)
- Acipenser stellatus Pallas, 1771 (Sevruga)
- Acipenser sturio Linnaeus, 1758 (Gaizkata arrunta)
- Acipenser transmontanus J. Richardson, 1836 (Gaizkata zuria)
- Acipenser baerii J. F. Brandt, 1869
- Huso generoa J. F. Brandt & Ratzeburg, 1833
- Huso dauricus (Georgi, 1775) (Kaluga)
- Huso huso (Linnaeus, 1758) (Beluga)
- Acipenser generoa Linnaeus, 1758
- Scaphirhynchinae azpifamilia
- Scaphirhynchus generoa Heckel, 1835
- Scaphirhynchus albus (Forbes & R. E. Richardson, 1905)
- Scaphirhynchus platorynchus (Rafinesque, 1820)
- Scaphirhynchus suttkusi J. D. Williams & Clemmer, 1991 (Alabamako gaizkata)
- Pseudoscaphirhynchus generoa Nikolskii, 1900
- Pseudoscaphirhynchus fedtschenkoi (Kessler, 1872) (Sir Dariako gaizkata)
- Pseudoscaphirhynchus hermanni (Kessler, 1877)
- Pseudoscaphirhynchus kaufmanni (Kessler, 1877) (Amu Dariako gaizkata)
- Scaphirhynchus generoa Heckel, 1835
- Acipenserinae azpifamilia
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ UZEIren Biologia/1 Landare eta animalien izenak liburuaren arabera Gaizkata Acipenser sturio espeziearen izena da
- ↑ a b c [1]wikipedia katalana, wikipedia ingeleses eta zientzia.net
- ↑ Family Acipenseridae - Sturgeons Fishbase.org
- ↑ List of Nominal Species of Acipenseridae Fishbase.org