Kakumeiki Valvrave

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kakumeiki Valvrave
Jatorria
Argitaratze-data2013
Jatorrizko hizkuntzajaponiera
Jatorrizko herrialdeaJaponia
Atalak24
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoamecha (en) Itzuli
Ekoizpena
DiseinatzaileaMakoto Ishiwata (en) Itzuli, Naohiro Washio (en) Itzuli, Kenji Teraoka (en) Itzuli, Takashi Miyamoto (en) Itzuli, Takayuki Yanase (en) Itzuli eta Kunio Ōkawara (en) Itzuli

valvrave.com
IMDB: tt2632048 Facebook: valvrave.jp Twitter: valvrave Edit the value on Wikidata

Kakumeiki Valvrave (japonieraz: 革命機ヴァルヴレイヴ Kakumeiki Varuvureivu?, euskaraz: «Makina Iraultzaile Valvrave») , Valvrave The Liberator bezala ere ezaguna, mecha generoko anime serie bat da, Sunrisek ekoiztua. Kō Matsuo izan du zuzendari, eta Ichirō Ōkouchi, berriz, gidoilari, lehenago Code Geass idatzi eta Angelic Layer animearen egokitzapena egin zuena. Telesaila 2013ko apirilaren 12an estreinatu zen lehen aldiz. 12 ataleko bi denboralditan dago banatua.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Istorioa etorkizunean kokatzen da, egutegi errealeko 71. urtean (真 Shinreki ?). Etorkizun horretan gizakien %70a Lurretik eguzki-sistemako beste planeta batzuetara edota Eguzkiaren inguruan sorturiko Dyson sphere plataformara atzerriratu dira. Gizateria bi superpotentziatan banatua dago: Dorushia (FMD) (ドルシア軍事盟約Dorushia Gunji Meiyaku Renpo ?) eta Eraztun Atlantikoko Estatu Batuak (ARUS) (环大西洋 Kan Taiseiyō Gasshūkoku ?). Bi herrialde horien artean ekonomikoki oparoa den JIOR (Jiōru ?) izeneko herria dago. Urte hartan, JIOR herriak eraikitako Dyson spherea Dorushiako indar armatuek inbaditua izan da. Haruto Tokishimak, “77. Moduluko” Sakimori eskolako ikasleak, Valvrave (ヴァルヴ Varuvureivu ?) izeneko mekanismo robotiko misteriotsu zein ahaltsu bat aurkitu du inbasioa gertatzen ari dela. Honetaz baliatuz, modulua Dorushiagandik babestuko du JIORren inbasioa burutu bitartean.

Inbasioari aurre egin eta gero, Dorushia eta ARUS kosta ala kosta Valvrave eskuratu nahian dabiltzala ohartuko dira JIORreko biztanleak. Horretarako 77. Modulua sakrifikatu behar badute ere. Hori dela eta, Sakimori eskolak 77. Modulua estatu independente aldarrikatuko du eta JIORreko lurraldetik alde egingo dute. Beranduago Valvrave unitate gehiago aurkituko dituzte. Hauek beste kide batzuek eskuratu dituzte eta Harutorekin bat egingo dute lurralde berria babesteko.

Valvrave Unitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seriean 6 unitatek parte hartzen dute:

RM-011 Valvrave I Hito

Animean agertuko den lehenengo unitatea, gorri kolorekoa eta Haruto Tokishimak zuzendua.

RM-031 Valvrave III Hikaminari

Hori koloreko unitatea, Raizo Yamadak gidatua eta Nobu Lightning ezizenaz ezaguna.

RM-047 Valvrave IV Hinowa

Berde koloreko unitatea, Saki Rukinok zuzendua eta Carmilla izengoitia duena.

RM-056 V Valvrave Hiuchiba

Inuzuka Kyumak gidatutakoa, urdin kolorekoa eta ezkutua darama.

RM-069 Valvrave VI Hiasobi

Anil kolorekoa eta Akira Renbokojik zuzendutakoa.

RM-020 [FREEZE] Valvrave II

Bukatu gabeko unitateak, Cain bideratutakoak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]