Karl Eichwald

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Karl Eduard von Eichwald.

Karl Eduard von Eichwald, errusiar izena Эдуард Иванович Эйхвальд, Eduard Ivanovitx Eikhval'd[1], (Jelgava, Letonia, 1795eko uztailaren 4a - San Petersburgo, 1876ko azaroaren 10a) Errusiar Inperioko geologo, zoologo eta psikologoa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eichwald jatorriz Baltiko aldeko germaniarra zen, Letonian sortua, Courlandeko dukerrian. Garai hartan Letonia Errusiar Inperioaren barnean zegoen 1795eko Poloniaren Hirugarren Zatitzearen ondoren.

Bere gurasoen izenak Johann Christian von Eichwald eta Charlotte Elisabeth née Louis ziren.

1814. urtean medikuntzako tituloa lortu zuen Berlingo unibertsitatean, eta 1819. urtean Vilniusen doktoradutza lortu zuen. Zoologian irakaslea egin zen Kazanen 1823.urtean. Lau urte geroago zoologian eta anatomia konparatuan irakasle bilakatu zen Vilniusen.

1825.ean Sophie von Finckerekin ezkondu zen.

1838.ean zoologian, mineralogian eta medikuntzaren irakaslea San Petersburgon, eta azkenean paleontologian irakaslea bilakatu zen azken hiri honetako meagintza institutoan.

Asko bidaiatu zuen Errusiar inperioan barrena, eskualde asko exploratu zuen, eta geologia, botanika eta zoologiaz gain, arkeologia eta etnologia kontuak ikertu zituen ere.

San Petersburgon zendu zen azkenean.

Bere lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argitaratutako bere lanen artean:

  • Reise auf dem Caspischen Meere und in den Caucasus, 2 liburuki. (Stuttgart and Tübingen, 1834-1838).
  • Die Urwelt Russlands (San Petersburgo, 1840-1845).
  • Le Lethaea Rossica, ou Paléontologie de la Russie, 3 liburuki. (Stuttgart, 1852-1868), (Atlasekin).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Cite EB1911|Eichwald, Karl Eduard von Britaniar entziklopedian

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karl Eichwald Aldatu lotura Wikidatan