Goi-ordoki

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Monte Roraima goi-ordokia, Venezuela
Albion goi-ordokia Ferrassières inguruan (Vaucluse, Drôme eat Alpes-de-Haute-Provence departamenduetan..

Goi-ordokia eskualde geografiko lau, zabal eta garaia da, hau da ordoki edo zabaldi garaia. Bertan ibaiek beheragune edo haranak sortzen dituzte.

Goi-ordokien mugak garaiera aldaketez osatuak daude, hau da, mendiz edo amildegiz.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goi-ordokiek hainbat ezaugarri dituzte:

  • garaiera erlatiboa
  • inklinazioa
  • sare hidrografikoa
  • haranak
  • isurialdeak

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezaugarrien arabera, 3 goi-ordoki mota bereiz daitezke:

  • Tabularra: azalera laua, haran gutxikoa.
  • Uhindua: haranek goi-ordokia zulatzen dute, ibai nagusia sortzeko batzen direnak.
  • Ebakia: higadura handia jasan duena, haran ugari eta hurbilek goi-ordokia zulatzen dute.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goi-ordokiek eratze mota desberdina izan dezakete, bai plaka tektonikoen igoeragatik bai inguruko lurren higaduragatik.

Itsaspeko goi-ordokiak ere badira, batzuetan urazal gaineko ordokien hondoratzetik sortuak. Adibidez, Seychelleak uharteak ordoki edo plataforma batean kokatzen dira, kontinentetik banandu eta urperatu zena.

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko goi-ordoki garaiena eta zabalena Tibeteko Chang Tang da, munduko sabaia izenez ezaguna, oraindik eratzen ari dena Indo-Australiar eta Eurasiar plaken talkak jarraitzen baitu. Zerrendako bigarrena Andeetako goi-ordokia edo altiplanoa da, 3600-4000 m garai. Bertan dago Titikaka aintzira.

Espainian Erdialdeko Goi-Ordokiak (Meseta Central delakoak) estatuaren erdialde osoa harten du, batez besteko 600-700 metroko garaieran, eta ia guztiz mendilerroz inguratua.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Goi-ordoki Aldatu lotura Wikidatan