Katrina Lehis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Katrina Lehis

Bizitza
JaiotzaHaapsalu (en) Itzuli1994ko abenduaren 19a (29 urte)
Herrialdea Estonia
Hezkuntza
HizkuntzakEstoniera
Jarduerak
Jarduerakeskrimalaria
Lateralitateaezkerra
Altuera186 zentimetro

Katrina Lehis (Haapsalu, 1994ko abenduaren 19a) ezpata modalitateteko estoniar eskrimalaria da[1]. Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetan, urrezko domina lortu zuen taldean, eta brontzezkoa bakarka[2]. Tokion, honako hauek osatzen zuten taldea: Julia Beljajeva, Irina Embrich, Erika Kirpu eta Katrina Lehisek.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamar urte zituela hasi zen eskrima praktikatzen. 2014an, Munduko txapelketa irabazi zuen gazteen mailan, eta Estoniako urteko atleta izendatu zuten. 2015ean, zilarrezko dominak lortu zituen taldekako lehiaketan, Europako txapelketan eta Europako Jokoetan. 2018an, Europako txapelduna izan zen bakarka ezpata modalitatean.

Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina lortu zuen bakarka[3] eta ondoren Estoniako taldea gidatu zuen finaleraino eta urrezko domina eskuratu zuten[4], biak ala biak ezpata modalitatean

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017an ama izan zen. Semea izan zuen[5].

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria
Japonia Tokio 2020 1. postua, urrezko domina ezpata taldeka
3. postua, brontzezko domina ezpata bakarka
Europako txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria
Suitza Montreux 2015 2. lekua, zilarrezko domina ezpata taldeka
Serbia Novi Sad 2018 1. postua, urrezko domina ezpata bakarka
Europako Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria
Azerbaijan Baku 2015 2. lekua, zilarrezko domina ezpata taldeka

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «ESBL» esbl.ee (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
  2. «Olympedia – Katrina Lehis» www.olympedia.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
  3. (Ingelesez) ERR, ERR, ERR News |. (2021-07-24). «Gallery: Fencer Katrina Lehis takes Estonia's first Tokyo medal» ERR (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
  4. (Ingelesez) «Katrina Lehis Leads Estonia to First Fencing Gold in Women's Team Epee Event» NBC Chicago (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
  5. (Estonieraz) «Piltuudis: Palju õnne! Vehklemistäht Katrina Lehis näitas pisipoega» Sport 2017-05-11 (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).