Kaura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kaura aintzira» orritik birbideratua)
Kaura aintzira
Geografia
HustubideaHietajoki eta Tarvantojoki ibaiak

Kaura aintzira Enontekiö udalerri finlandiarrean dagoen aintzira txikitxo bat da. Norvegiako mugatik eta Marttajärvi aintziratik hurbil dago, Tarvantovaara Eremu Basatian; ondorioz, babestuta dago. Bertan eta inguruko zuhaiztietan hegazti kopuru eta espezie anitz aurki daiteke; ipar-belatzak, eskandinaviako lagopodoak, arrano beltzak eta txirri hankalaburrak, esaterako. Inguruko baldintza latzei probetxu ateratzea lortu duten animalia asko dago ere; hala nola, azeri zuri eta gorriak, elur-oreinak, erbinude zuriak, lursaguak, ipar-katamotzak, jatunak, mendi lemingak, lursagu txikiak eta tundrako satorrak [1].

Uda partean iristen diren beste ohiko biztanle batzuk hartz arreak eta otsoak dira.

Marttajärvi hegoaldean da Kauraren bizilagun nagusia. Ura lurpeko pasabideetan barrena, Puussasjoki eta Uijajoki ibaiek osatzen duten Hietajoki ibaira, eta Tarvantojoki ibaira iristen dira. Biak, Könkämäenora isurtzen dira Kaaresuvanto eta Kuttanen herrixken parean, hurrenez hurren, azkenik, Bothniako Golkoan bukatzeko. Arrantza ez da oso ospetsua aintzira honetan, baina laponiako amuarrain artiko, amuarrain marroi eta izokin asko aurki daiteke bertan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]