Amuarrain arrunt

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Amuarrain arrunta
Status iucn3.1 LC eu.svg

Iraute egoera: Arrisku Txikia
Amuarrain arrunta
Amuarrain arrunta


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Kordatua
Klasea: Actinopterygii
Ordena: Salmoniformes
Familia: Salmonidae
Generoa: Salmo
Espeziea: S. trutta
Linnaeus, 1758
Izen binomiala
'Salmo trutta'

Amuarrain arrunta (Salmo trutta), salmonidae familiako arraina da eta Europako amuarrainik ezagun eta arruntena. Euskal Herrian ere populazio ugari dauka.

Arrantzaleen artean preziatua da oso, harrapatzeko zaila baita. 14 kilogramokoak ere aurki daitezke.

Espezie polimorfikoa, honako morfoak ditu:

  • Salmo trutta morfo trutta, itsas amuarraina
  • Salmo trutta morfo fario, ibai amuarraina
  • Salmo trutta morfo lacustris, aintzira amuarraina

Itxura eta jokabide desberdinak izan arren, morfo hauek ez dira subespezieak.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amuarrain arruntak gorputz lirain eta fusiformea du, ur-lasterretan igeri egitera oso ongi moldatua. Helduak batezbeste 25-40 cm luze izaten dira, baino batzuk 90 cmko luzera izatera iristen dira. Kolorazioa oso aldakorra da. Ibai-amuarrainak (morfo fario) bizkar iluna, marroi, gris edo berdekara, tanta beltz edota gorriz apaindua, eta azpialde zurixka izaten du. Itsasoan egon diren amuarrainak (morfo trutta) zilar-kolorekoak dira.

Bizilekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibai garbi, fresko eta ongi oxigenatuetan bizi dira.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amuarrain gazteek intsektuak (Ephemeroptera, Trichoptera, Diptera) jaten dituzte batez ere. Helduak harrapariak dira eta irensteko gauza diren edozer jan dezakete: intsektuak, barraskiloak, krustazeoak, zizareak, harrak eta ornodun txikiak (amuarrainkumeak barne).

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amuarrain arruntak bi-hiru urte beteta hasten dira umatzen. Ugaltze-garaiak azaro hasieratik otsaila arte irauten du. Lehenik, amuarrainak ibai eta erreketan gora abiatzen dira, errunleku egokiren bila. Errun ahal izateko uraren tenperatura 5 eta 12 Â°C artekoa izan behar da. Errunlekuan emeak, buztana astinduz, zulo bat egingo du ibaiaren zolan eta arrautzak askatuko ditu. Gero arrak hazia isuriko du arrautzen gainera. Azkenik emeak, berriz ere buztana inarrosiz, arrautzak legarrez estaliko ditu. Emeak, pisatzen duen kilo bakoitzeko, 1.500-4.000 arrautza errun ditzake. Umeak 45-60 egunen buruan sortuko dira. Beste 4-6 astez, errunlekuko errekarrien artean babesturik, bitelo-zakuko erreserbetatik elikatuko dira.

Hedapen geografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amuarrain arrunta ia Europa osoko ibaietan bizi da. Ipar Amerikan, Hego Amerikan, Australian, Zelanda Berrian eta beste lurralde askotan kirol-arrantzarako sartua izan da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Amuarrain arrunt
Wikispezieetan informazioa gehiago aurki dezakezu: Salmo trutta