Kautokeino

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kautokeino/Guovdageaidnu

Kautokeino
Kautokeino bandera

Kautokeino armarria

Estatua  Norvegia
Banaketa administratiboa Finnmark
Alkatea Klemet Erland Hætta (Sami herriaren alderdi politikoa)
Koordenatuak

69°00′42″N 23°02′36″E / 69.011666666667°N 23.043333333333°E / 69.011666666667; 23.043333333333Koordenatuak: 69°00′42″N 23°02′36″E / 69.011666666667°N 23.043333333333°E / 69.011666666667; 23.043333333333

Kautokeino non dagoen adierazten duen Norvegiako mapa
Kautokeino
Eremua 9.704 km²
Dentsitatea 0.3 bizt./km²
[1]

Kautokeino norvegieraz edo Guovdageaidnu ipar samieraz, (Koutokeino Kven hizkuntzan eta finlandieraz) Norvegiako Finnmark barrutiko udalerria da. Udalerriko gune administratiboa Guovdageaidnu/Kautokeino herria da. Udalerria 1851 arte antzinako Kistrand udalerriaren barne zegoen.

Guovdageaidnu/Kautokeino iparraldeko Sapmi herrialdean dauden bi kultur-guneetako bat da (bestea Karasjok delarik). Industria garrantzitsuenak elur-oreinak zaintzea, antzokia/zinema eta hezkuntza sistema publikoa dira.

Guovdageaidnu/Kautokeino herrian udalerriko 2000-3000 biztanle bitartean bizi dira. Herriko demografia Finlandiako edota Norvegiako demografiaz ezberdina da, biztanleen %50a 30 urte baino gazteagoa baita. Azkeneko urteetan langabezi tasa altua izan da, 2007an %10era iritsi zelarik.

1852an, Kautokeinoko samiak Norvegiako agintearen ordezkarien kontra matxinatu ziren. Samiek Norvegiako gobernuaren agintekeria politikaren kontra indarrez eman den erantzun bakarra izan da eta hilketak ekarri dituen samien eta norvegiarren arteko istilu bakarra izan da.

Ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ospakizun nagusia Aste Santuko sami jaialdia da. Samiak Aste Santuan bai ezkontzak bai sendotza kristauak ospatzeko elkartu ohi dira. Gaur egun hainbat festa eta yoik kontzertu antolatzen dira; sami antzerkiak, elur-orein lasterketak, elurretako motor lasterketak, izotzean arrainak harrapatzeko lehiaketak ere antolatzen dira. Sámi Melody Grand Prix abesti lehiaketa ospatzen da: Eurovision lehiaketaren sami aldaera, bertan abesti hoberena eta yoik hoberena saritzen dira. Aste Santuan sami zinema lehiaketa ospatzen da, elurrez eraikitako zinema zabalean izaten du. Ekainean Guovdageaidnu-Kautokeino ibilbidea/bizikleta lasterketa antolatzen da. Abuztuan arrain zuriaren jaialdia ospatzen da eta ondoren udazkeneko jaialdia: elurretako motor lasterketak errekan eta kontzertuak asteburu batean zehar.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kautokeino Aldatu lotura Wikidatan
  • [2] Turismo webgunea
  • [3] sami zinema jaialdia