Kazimieras Būga
Wikipedia(e)tik
Didysis lietuvių kalbos žodynas, lituanierari buruzko lan lexikografiko handiena.
Kazimieras Būga (Paziege, Dusetosetik hurbil, Errusiako Inperioa, 1879ko azaroaren 6a - Königsberg, Prusia, 1924ko abenduaren 2a) Lituaniako hizkuntzalaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Lituanierazko hiztegirik garrantzizkoena egiten hasi zen, eta hura hil ondoren bukatu zuten haren jarraitzaileek. Hamazazpi liburukik osatzen dute lan hori. Haren hizkuntzalari-lanek eragin handia izan zuten Baltikoko hizkuntzak eta hizkuntza eslaviarrak hobeto ezagutzeko. Etimologia-ikerketak egin zituen hogei urtez. Hainbat ikerketa egin zituen Lituaniako pertsona- eta leku-izenez.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.