The Matrix

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Matrix
The.Matrix.glmatrix.3.png
Datuak
Jatorrizko izenburua The Matrix
Izenburua euskaraz Matrizea
Urtea 1999
Estreinaldia 1999eko martxoaren 31a
Generoa zientzia-fikzioa, akziozko zinema
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 136 minutu
Aurrekontua 63 milioi dolar
Banatzailea Warner Bros.
Zuzendaria
Wachowski anaiak
Ekoizleak
Joel Silver
Gidoilariak
Wachowski anaiak
Aktoreak
Keanu Reeves
Laurence Fishburne
Carrie-Anne Moss
Hugo Weaving
Joe Pantoliano
Gloria Foster
Marcus Chong
Matt Doran
Belinda McClory
Julian Arahanga
Anthony Ray Parker
Musikagileak
Don Davis
Argazkilariak
Bill Pope
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa

The Matrix (euskaraz Matrizea) 1999ko Wachowski anaien zientzia-fikziozko filma bat da. Bertan, Keanu Reeves, Laurence Fishburne, Carrie-Anne Moss eta Hugo Weaving aktoreek antzeztu zuten.

Filma bertan agertzen den bala efektuari (bullet time) esker ospetsu bilakatu zen. Bestalde, lortutako arrakastari esker, bi jarraipen izan zituen: The Matrix Reloaded (2003) eta The Matrix Revolutions (2003).

Lau Oscar Sari irabazi zituen: Muntatze onenaren Oscar Saria, Soinu onenaren Oscar Saria, Soinu edizio onenaren Oscar Saria eta Efektu berezi onenen Oscar Saria.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi errealitate daude: bata egunero bizi dugun hau, bestea aldiz, haren atzean eskutatzen da. Bata ametsa da. Bestea The Matrix (Matrizea). Benetazkoa zirudien ametsik inoiz izan al duzu?. Neo (Keanu Reeves) The Matrix delakoari buruzko egia bilatzen ari da, marmarioetan entzun duen zeozer, zeozer misteriotsu eta ezezaguna. Neo zeozerk bere bizitza modu pentsaezin eta ilunean kontrolatzen duela sinistuarazia dago. Zer da The Matrix? Neoren ustez Morpheus (Laurence Fishburne) kondairaren bidez bakarrik ezagutzen duen pertsona bat dela uste du, munduko gizonik arriskutsuena dela dioten pertsona ezkutua, harek gura duen erantzuna emango diolarik.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Matrix Aldatu lotura Wikidatan