Kellseko abade-etxea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kellseko abade-etxea
Monasterio de Kells.jpg
Kellsko abade-etxearen irudi orokorra.
Herria Kells, Meatheko konderria
Herrialdea  Irlandako Errepublika
Koordenatuak 53°43′34″N 06°52′44″W / 53.72611°N 6.87889°W / 53.72611; -6.87889Koordenatuak: 53°43′34″N 06°52′44″W / 53.72611°N 6.87889°W / 53.72611; -6.87889
Garaia 554
Kellseko abade-etxea non dagoen adierazten duen Irlandako Errepublika-ko/-go/-eko mapa
Kellseko abade-etxea

Kellseko abade-etxea (ingelesez Abbey of Kells eta irlanderaz Mainistir Cheanannais) Irlandako Meatheko konderrian dagoen Kells udalerrian kokatzen den abade-etxe bat izan zen. Abade-etxe honetan hain ospetsua den Kellseko liburuaren zati handi bat burutu omen zen, baina gaurko egunez adituak oraindik ez dira liburu hau idatzi zen data eta nondik norakoak zehazteko gai.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

554. urtean San Kolunbak fundatu zuen. Hainbat historialarien arabera IX. mendean abade-etxe honetara bikingoen erasoaldietatik ihesi Eskoziako Ionako abade-etxetik etorritako fraideak kokatu omen ziren. 1650- urtean Oliver Cromwellen gudarosteak leku honetan bertantxe kanpatu zuten, horregatik Kellseko liburua leku seguru batean gorde asmoz Dublin hirira lekualdatu zen. Gora behera batzuen ostean, azkenik 1661ean liburua hiri horretako Trinity College unibertsitatean agertu zen. Gaur egun arte bertan gordeta dagoelarik.

Gaur egun leku honetan XII. mendean desegin zen antzinako abade-etxearen hondakinak besterik ez dira gelditzen.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kellseko abade-etxea Aldatu lotura Wikidatan