Kiang

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Eukaryota

Kiang
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Perissodactyla
Familia: Equidae
Generoa: Equus
Espeziea: Equus kiang
, 1841
Azpiespezieak
Hedapen mapa

Kiang, (Equus kiang), onagroaren antzeko basa asto espeziea da. Hala ere aipatu behar da bere taxonomiaren inguruan ez dagoela erabateko akordiorik, eta hainbat adituentzat Equus hemionus kiang izeneko onagroaren azpiespezie bat dela.

Goi-ordoki tibetarraren bertako espeziea izanik, basa astoen artean handiena da, soingurutzera 140 zentimetro altuera hartzen omen baitu. Himalaiako mendiko belardietan zein belardi alpetarretan bizi da.

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espeziearen banaketa mapa

Lehen esan bezala ez dago erabateko adostasuna Kiangen sailkapenaren inguruan, eta hainbat adituek onagroaren azpiespezietzat hartzen dute. Hala ere gehienentzat aparteko espeziea da, bere azpiespezie propioekin.

Kiang basa astoaren hiru azpiespezie ezagutzen dira; Equus kiang kiang, Equus kiang holdereri eta Equus kiang polyodon[2]. Hiru mota hauek beraien kokapen geografikoaren arabera ere banatu daitezke mendebaldeko kiang, ekialdeko kiang eta hegoaldeko kiang hain zuzen.

Espeziearen egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kiang nahiko zabalpen eremu handia dauka eta oro har bere populazioak ez daude arriskuan. Badaude 60.000 eta 70.000 kiang inguru Tibet, Txina, Nepal, Bhutan, Pakistan eta Indiaren artean banaturik[3].

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Shah, N., St. Louis, A., Huibin, Z., Bleisch, W., van Gruissen, J. & Qureshi, Q. (2008). Equus kiang. In: IUCN 2008. IUCN Red List of Threatened Species. Jaitsiera data: 10 April 2009. Database entry includes a brief justification of why this species is of least concern.
  2. http://data.iucn.org/themes/ssc/sgs/equid/Kiang.html
  3. http://data.iucn.org/themes/ssc/sgs/equid/Kiang.html


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Kiang

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]