Onagro
| Onagro | |
|---|---|
| Iraute egoera | |
| Sailkapen zientifikoa |
|
| Erreinua: | Animalia |
| Filuma: | Chordata |
| Klasea: | Mammalia |
| Ordena: | Perissodactyla |
| Azpiordena: | Hippomorpha |
| Familia: | Equidae |
| Generoa: | Equus |
| Espeziea: | Equus hemionus Pallas 1775[2] |
Onagroa (Equus hemionus), basa astoa ere deitua, Equidae familiako animalia da, etxeko asto modukoa da baina burua eta gorputza orokorrean handiago duena. Asiako estepa eta mendietan bizi da.
Eduki-taula |
Deskribapena [aldatu]
Onagroa asto basatien espezie bat da, Ekialde Hurbilean edatua. Beraien altuera eta larruazala banako bakoitzean aldatu daiteke. Larruazal kolorea txuri-urdinxkatik ia beltzara doa, baina arruntena kolore horia da. Zurda eta buztana ilunak izan ohi ditu. Gurutzera duten altuera 1,3m-tan egon ohi da. Abiadura handian troskan joan daiteke. Lasterketa motzetan 70km/h-ko abiadura arrapatu dezake ; bestalde, 20km/h-ko abiadura mantendu dezake 120 minututan.
Estepatan bizi ohi denez, dezente denbora pasa dezake urik edan gabe.
Etimologia [aldatu]
Onagro hitza grekotik dator eta basasto esan nahi du.
Banaketa geografikoa [aldatu]
Beraien bizilekua mugatua izan da eta gaur egun Irango eta Israelgo iparraldean dagoen meseta batean bizi ohi dira. Jakin denez 3 zonalde ezberdinetan, soilik 400 onagro bizirauten daude.
Biziraupena [aldatu]
Onagroen mehatxurik handienak ehiza eta ganaduarekiko konpetentzia belardiak auriktzeko dira. Onagroen ehiza autoetatik egiten da, janari eta medikuntzarako.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ (Ingelesez)Mammals - full taxonomy and Red List status Ugaztun guztien egoera 2008an
- ↑ Pallas (1775), 19, Nova Comm. Imp. Acad. Sci. Petrop., 394. orr.