Kinmen
Wikipedia(e)tik
Quemoy edo Kinmen, txineraz Chin-men tao, Taiwango uhartea da. Formosako itsasartean dago, eta hamabi uharte txikiz osaturiko izen bereko uhartediko nagusia da. 132 km2 ditu eta 84.570 biztanle (2008).
Txinako Fukien probintziako lurraldea izan zen, baina komunistek Txinako lurralde gehiena hartu eta nazionalistak Taiwanera bidali zituztenean, haien esku gelditu zen. Gaur egun Taiwanen lurraldea da.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.