Klima polar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Klima polar duten eskualdeak.

Klima polar ia etengabe 0 °C baino gutxiagoko tenperatura eta prezipitazio urriak dituen klima da. Airearen hezetasuna hutsala eta haizea oso gogorra da,[1] egoera oraindik latzago bilakatuz.

Batez ere bi poloen inguruko eskualdeetan (Zirkulu Polar Artikoa eta Ipar Polo artean eta Zirkulu Polar Antartikoa eta Hego Polo artean) dugu klima mota hau. Antartika kontinentea delako, Ipar Poloa baino tenperatura hotzagoak ditu, -70 °C, -80 °C eta baita -89,5 °C (Lurreko errekorra) izanik. Mendilerro altuenen klima Poloena bezalakoa da eta Himalaiako, Andeetako edo Alaskako mendietako tontorretan antzeko klima dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Klima polar