Zirkulu polar artikoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
World map with arctic circle.svg

Zirkulu polar artikoa munduko bost paralelo nagusietakoa da, zehazki 66º 33' 38" Ipar latitudean dagoena. Paralelotik iparraldera jotzen badugu, Artikoa topatuko dugu; aldiz, hegoalderantz jotzen badugu, Iparraldeko ingurune natural epelera helduko gara.

Zirkulu artikoak, eguneko eguzki izpien muga egiten du udako solstizioan eta neguko solstizioan aldiz, gaueko eguzki izpien muga. Beraz, udan, paralelotik goragoko lurraldeetan 24 orduko eguzkia dago eta neguan aldiz, 24 orduko iluntasuna.

Herrialde Artikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldeko geografian izotzezko itsasoak dira nagusi, hala ere, landa eremu ugari dago ere. Paraleloak 8 herrialde zeharkatzen ditu:

Norvegiako seinalea.

Oso biztanle gutxi bizi dira, hotza nagusi den lurralde hauetan. Zirkulu polar artikotik iparraldean dauden hiri handienak Murmansk (325.100 biztanle), Norilsk (135.000) eta Vorkuta (85.000) Errusian, Norvegian Tromsø (62.000) eta Finlandian Rovaniemi, 58.000 biztanlerekin dira.

Azken aldian, lurraldeak garrantzi handia hartu du Berotze globala dela eta. Honen ondorioz, etorkizun hurbilean izotza urtzean, azpian aurkituko diren putzu akuiferoen jabe egin nahian, Ozeano Artikoko eremuak banatzen hasi dira herrialde asko. Gatza izango da banaketa herrialde ororen adostasunez egitea eta jada eztabaida gogor batzuk sortu ditu kontuak nazioarteko politikan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zirkulu polar artikoa Aldatu lotura Wikidatan