Kocheril Raman Narayanan
Wikipedia(e)tik
Kocheril Raman Narayanan (Kerala, India, 1920 - New Delhi, India, 2005) indiar politikaria izan zen.
[aldatu] Biografia
Ingeles literaturako ikasketak egin zituen Keralako Travancore Unibertsitatean, eta ekonomiakoak, Londresen. Kazetari gisa hasi zen lanean Madrasko The Hindu egunkarian, eta Munbaiko The Times of India egunkarian. Londresen bizi izan zenean ere, Munbaiko astekari bateko lankidea zen. 1997an, Indiako Errepublikako lehendakari izendatu zuten, britainiarrengandik independentzia lortu eta berrogeita hamar urtera.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
