Kodiak uhartea
Wikipedia(e)tik
Kodiak uhartea[1] Alaskako hegoaldeko uhartea (Estatu Batuak), Alaskako golkoaren ertzean; Shelikof itsasarteak bereizten du uhartea Alaskatik. 7.341 km2 eta 9.939 biztanle. Hiriburua: Kodiak (4.756 biztanle, uhartearen ipar-ekialdean, Chiniakeko badiaren ertzean). Arrantza eta arrantzaren inguruko janari-industria da uharteko ekonomia-jarduera nagusia. Itsas eta aire-armaden base bat dago hiriburuan. Uhartea 1763an aurkitu zuen Stefan Glotov errusiarrak, eta 1784an sortu zen lehen herria.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.