Kolkiko
Wikipedia(e)tik
Kolkikoak liliazeoen familiako Colchicum generoko landareak dira. Landare erraboildunak dira, azafraiaren antzekoak. Udaberrian eta udazkenean hazten dira, lorea beste atalik gabe aurrena. Hostoak gero ateratzen zaizkie, oinean guztiei. Lorea zuri arrosa edo morexka izaten dute. Berez belardietan hazten dira, baina lorezaintzan ere nahiko erabiliak dira. Kolkizina izeneko alkaloidea dute batzuek hazian eta erraboilean. Kolkiko ezagunena Colchicum autunnale da. Asiako ekialdekoak eta Mediterraneoko kostaldekoak dira, eta generoak 60 bat espezie ditu.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.