Konradin Kreutzer

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Conradin Kreutzer alemaniar musikagilea (Messkirch, Baden, 1780 - Riga, 1849). Albrechtsbergerren ikaslea izan zen Vienan eta J. Haydn ezagutu zuen bertan. Stuttgarteko gortean musika-zuzendari izan zen 1812. urtetik aurrera, eta Donaueschiegenen 1817-1822 bitartean. Hogeita hamar opera idatzi zituen. Ospetsuenak, besteak beste: Konradin von Schwaben (1812) eta Das Nachtlager in Granada (1834, Granadako aterpea). Oratorio bat ere idatzi zuen, Moses Sendung (Moisesen egitekoa, 1814an estreinatua), kantata bat, ganbera-musika, koruak kantatzeko piezak eta lied ugari.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Konradin Kreutzer Aldatu lotura Wikidatan