Konstantza Habsburgokoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Konstantza Habsburgokoa, Poloniako erregina.

Konstantza Renata Habsburgokoa edo Konstantza Austriakoa (Graz 1588ko abenduak 24-Varsovia 1631ko uztailak 10), austriar noble bat izan zen. Poloniako erregina, Sigismundo III.a Vasa erregearen emaztea zen. Bere senarraren herentziagatik, Suediako erreginatzat ere hartzen zen, herrialde horretan hala sekula onartu ez zuten arren, Sigismundo bertako tronutik kendua izan zena.

Karlos II.a Estiriakoa eta Maria Ana Bavariakoa artxidukeen bosgarren alaba zen. Bere aitaren aldetik, bere aiton-amonak, Fernando I.a Habsburgokoa eta Ana Bohemia eta Hungariakoa ziren, azken hau, aldi berean, Vladislav II.a Bohemia eta Hungariako erregearen alaba zena. Amaren aldetik, berriz, bere aiton-amonak, Alberto V.a Bavariakoa eta Ana Habsburgo-Jagellongoa ziren.

Ana Habsburgokoa, Polonia eta Suediako Erreginaren ahizpa, hau 1598an hil zenean, bere senarra zen Sigismundo III.a Vasa, bigarren ezkontza batean, Konstantzarekin ezkontzea erabaki zuen. Zeremonia ofiziala, 1605eko irailak 11n ospatu zen.

Konstantzak eta Sigismundok zazpi seme-alaba izan zituzten:

Konstantza Austriakoaren armarria
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Konstantza Habsburgokoa Aldatu lotura Wikidatan