Joan II.a Kasimiro Poloniakoa
Joan II.a Kasimiro Poloniakoa edo Kasimiro V.a (Krakovia 1609-Nevers 1672) Polonia-Lituaniako Mankomunitateko errege izan zen 1648tik 1668 bitartean. Sigismundo III.a Vasa suediar-poloniar erregearen eta honen bigarren emazte izan zen Konstantza Habsburgokoa (Karlos II.a Estiriakoa artxidukea eta Maria Ana Bavariakoaren alaba eta Fernando I.a Habsburgokoa enperadorearen biloba) artxidukesa austriarraren bigarren semea izan zen.
Bere anaiorde Vladislav IV.a Vasaren oinordekoa, Errusiaren aurka borrokatu zuen (1654-1657), eta Suediaren aurka (1655-1660). Suediarrek bere lurraldeak kendu zizkioten, baina Brandeburgo eta Austriaren laguntzarekin berreskuratu zituen (1660). Errege boterea sendotzerik izan ez zuenez, tronua utzi eta Frantzian erbesteratu zen.
| Aurrekoa Vladislav IV.a Vasa |
Poloniako erregea eta Lituaniako duke handia 1648-1668 |
Ondorengoa Miguel Korybut Wisniowiecki |