Marko Lizinio Kraso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kraso» orritik birbideratua)
Marko Lizinio Kraso

Antzinako Erromako senataria

ezezaguna - ezezaguna

Erromako kontsula

K.a. 70 - K.a. 70
Erromatar gobernadorea

Bizitza
JaiotzaAntzinako Erromac.K.a. 115
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaHarranK.a. 53 (61/62 urte)
Heriotza modua: guduan hila
Familia
AitaPublius Licinius Crassus Dives
Amaezezaguna
Ezkontidea(k)Tertulla (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
JarduerakAntzinako Erromako politikaria, Antzinako Erromako militarra eta army officer (en) Itzuli
KidetzaLehen Triunbiratua
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBattle of Cantenna (en) Itzuli
Carrhaeko gudua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaOptimates

Artikulu hau politikari eta jeneralari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marko».

Marko Lizinio Kraso (latinez: Marcus Licinius Crassus Dives; c.K.a. 115 - K.a. 53) Erromatar Errepublikako jeneral eta politikaria izan zen. Ondare itzela pilatu zuen bere bizialdian; Antzinako Erromako gizonik aberatsena izan zela jotzen da, eta gizadiaren historia osoko aberatsenetako bat ere bai (dives hitzak «aberatsa» esan nahi du).

Espartakoren matxinadaren zapuztailea izan zen. Ponpeio eta Zesarrekin batera Lehen Triunbiratua osatu zuen. Hiru triunbiratuetatik, berak lortu zuen ospe gutxien. Haren handinahia, berriz, ez zen beste biena baino txikiagoa. Hala ere, ez zeukan haien ahalmen estrategikoa ezta haien xarma ere. Pertsiarren kontrako Carrhaeko gudua Erromaren porrot handienetako bat izan zen. Kraso bertan hil zen. Haren heriotzak Ponpeio eta Zesarren arteko tirabirak bizkortu zituen eta, hein batean, Gerra Zibilaren kausa bat izan zen.

Kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marko Lizinio Kraso Aldatu lotura Wikidatan