Léon-Paul Fargue
Wikipedia(e)tik
Frantses olerkaria (Paris, 1876 - 1947). Mallarméren jarraitzailea zen. Verlaine, Jammes eta Laforgueren bideari jarraituz, lirikotasun neurtu batean azaldu zituen bere fantasia, oroitzapenarekiko leialtasuna eta tristura, prosazko poemetan edo bertso askeetan (Tancrède, 1895; Poèmes, 1912; Pour la musique, 1914). Ohiko ez diren irudiz betetako hizkuntza oparoa erabili zuen; bere sorterriari kantatu zion (D´après Paris, 1932; Le Piéton de Paris, 1939) eta Parisko gizartea, artistak eta eskulangileak goraipatu zituen bere kroniketan (Haute Solitude, 1941; Refuges, 1942; Lanterne magique, 1944; Méandres, 1947; Portraits de famille, 1947).
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.