laSexta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
laSexta
laSexta
Jabea Atresmedia
Emisio eremua  Espainia
 Andorra
 Gibraltar
Hasiera data 2006ko martxoaren 27an
Egoitza San Sebastián de los Reyes
Baliagarritasuna LTD, Satelitea, Kablea, ADSL
Kate senidea(k) Antena 3, Neox, Nova, Nitro, Xplora, Gol Televisión, laSexta3, laSexta HD, Antena 3 HD
www.lasexta.es

laSexta Espainiako telebista katea da. Espainiako Gobernuak 2005. urtean emandako bi lizentzietako baten irabazlea. Ofizialki 2006ko martxoaren 26an hasi zen emititzen. Enpresak bi egoitza ditu, bata San Sebastián de los Reyesgo (Madrilgo Erkidegoa) irudiaren hirian non informatiboak eta programak grabatzen direna eta bestea Esplugues de Llobregaten (Bartzelona) non seinalearen jarraipena eta emisioa ziurtatzen dena. Programazioa generalista da baina presentzia handia dute umore eta entretenimenduko programek, telesai estatubatuarrek eta kirol erretrasmisioek.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005eko azaroaren 25an eman zioten La Sextari lizentzia. Baina ez zen emititzen hasi 2006ko martxoaren 26 arte ofizialki egun berean esan zuen 2006ko Futbol Kopa Mundialerako eskubideak zeuzkala. Katea erosi zituen kirol eskubideengatik eman zen entzutera, hala nola, lehen aipatutako futbol kopa mundiala eta geroxeago eurobasket-a eta liga (Canal Nou, TV3, TV Canaria, Aragón Televisión, IB3 eta 7RM telebista autonomikoekin konpartitzen ditu). Inbertsio hauei esker LaSexta audientziaren %5,3ra iritsi da beraiek uste zuten baino lehenago (2008). Baita ere Premier Ligueren (Futbol kopa Ingelesa) eskubideak ere erosi dituzte eta 2006ko Kluben Mundialarenak ere bai. Katean 2007 bukaeran ULEB aren kopa emititu zuen eta 2007ko Espainia, 2009ko Polonia eta 2011ko Lituaniako eurobasketen eskubideak erosi dituzte eta 2010eko Turkiako Mundobasketarenak ere bai (Mediaprok bideratutako eskubideak). 2008ko Martxoan Formula 1aren eskubideak lortu zituzten 2009tik 2013 arte. Apirilaren 18an esan zuten GP2 Serisen eskubideak ere lortu zituztela. Programazio propioa aipatzerakoan bazkalondoan aipatzekoa Se lo que hicisteis..., El Intermedio access prime-timean, Buenafuente late nightean eta Salvados prime timean. Estatu Batuar telesailetan ere inbertsio handiak egin ditu Prision Break eta Me llamo Earl bezalako telesailak erosten. Animazioan Padre de familia eta Futurama marrazki bizidunak ditu. 2008ko Maiatzaren 30ean www.misexta.tv web 2.0 plataforma martxan jartzen du non bere programa guztiak definizio handiko irudiekin ikusi daitezkeena. 2009 urtean 1 Formula hasi zen emititzen. 2012an Antena 3 Taldeak katea erosi zuen.

Zuzendaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akziodunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

LaSexta telebista kateko akziodunak honakoak ziren fusioaren aurretik:

  • 51% GAMP (Grupo Audiovisual de Medios de Producción) honako enpresen partaidetzarekin:
  •  %69,95 Árbol-Globomedia Taldea (Emilio Aragón) eta Mediapro.
  •  %12 Bainet (Karlos Argiñano)
  •  %9,8 BBK
  •  %8,25 El Terrat (Andreu Buenafuente)
  •  %40 Televisa (Telebista Mexikarra)
  •  %9,0 Bestelako inbertsoreak

Ikuslegoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Urt. Ots. Mar. Api. Mai. Eka. Uzt. Abu. Ira. Urr. Aza. Abe. Hileko batez bestekoa
2006 - - 1 0,2% 0,6% 5,1% 2,2% 2,4% 2,7% 2,5% 2,8% 3,2% 2,2%
2007 3,0% 3,2% 3,5% 3,3% 3,5% 3,7% 3,5% 3,7% 5,5% 4,5% 4,9% 5,1% 4,0%
2008 4,9% 5,2% 5,2% 5,2% 5,4% 5,0% 5,2% 5,4% 6,0% 6,2% 6,4% 6,3% 5,5%
2009 6,5% 6,7% 6,7% 7,7% 7,3% 6,7% 6,8% 6,9% 7,3% 6,8% 6,5% 6,4% 6,9%
2010 6,1% 6,2% 7,1% 7,5% 7,7% %6,5 %5,8 %6,5 %7,0 %6,5
  1. 1 Nahiz eta emisioak martxoaren 27an hasi ziren, Sofres-ek ez zuen ikuslegoa 2006ko apirilaren 1era arte neurtu[1]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]