La Avalancha

Wikipedia, Entziklopedia askea
La Avalancha
Motaaldizkari
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia1895eko martxoaren 19a
Azken alea1950eko otsailaren 8a
Hizkuntzagaztelania eta euskara
Argitaratze lekuaIruñea

La Avalancha Iruñean 1895 eta 1950 artean argitaratutako aldizkaria izan zen, joera katolikoa zuena.

Dohakoa, 1895ean sortu zen Liburutegi Katoliko-Propagandistaren organo gisa, eta «erlijioaren eta Nafarroaren zerbitzura» deklaratu zen, urtean 25.000 aleko tirada bataz beste lortuz.[1] Eskualdeko eta tokiko gaiak zaindu zituen arren, batez ere Elizaren doktrina soziala defendatu zuen, probintziaren eta emigrazioaren egoera sozioekonomikoaz arduratuz. Liberalismoaren eta sozialismoaren aurkaria, bere ideiak, eskuarki, integristenekin bat zetozen,[2] inongo alderdi politikorekin konprometitu ez arren.[3]

Ospetsu egitea lortu zuen, eta Nafarroako idazle eta kazetari garrantzitsuen (Arturo Kanpion, Juan Iturralde y Suit, Julio Altadill edo Baldomero Barón Rada) espainiar propagandista katolikoen (María de Echarri, Jaime Collell,[3] Antonio Pérez Goyena, Cristóbal Botella y Serra eta Juan Marín del Campo) edo jesuiten (Francisco Escalada Rodríguez, Antonio de Madariaga eta Alberto Risco) laguntza izan zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Berruezo Albéniz, Reyes. (1995). Cambio social y formación permanente. Ministerio de Educación y Cultura, 89-108 or..
  • García-Sanz Marcotegui, Ángel. (1992). Historia general de la emigración española a Iberoamérica. 2 Ministerio de Trabajo e inmigración, 409-442 or. ISBN 84-7679-231-X..
  • Uribe-Etxebarria Flores, Arantzazu. (1996). Marginalidad «protegida»: mujeres y niños abandonados en Navarra (1890-1930). EHU ISBN 84-7585-828-7..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]