Lang Lang

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lang Lang, 2008ko martxoan egindako kontzertuan.

Lang Lang (txinera sinplifikatuz: 郎朗; pinyineraz: Láng Lǎng) (Shenyang, Liaoning, 1982ko ekainaren 14a - ) Txinako piano-jotzaile famatua da.

Eduki-taula

[aldatu] Biografia

[aldatu] Gaztaroa

Lehen piano kalseak hiru urterekin hartu zituen, Zhu Ya-Fen irakasleari esker. Bost urterekin Shenyango piano lehiaketa irabazi zuen, eta jendeaurreko bere lehen kontzertua egin zuen. Bederatzi urterekin Beijingo Kontserbatorio Nagusian sartzea lortu zuen, Zhao Ping Guo irakaslearekin lan eginez. 1995ean, hamairu urte zituela Chopinen 24 Ikasketak jo zituen Beijingo Kontzertu Aretoan, eta Japonian antolatutako Tchaikovsky Musikari Gazteen Leihaketa Internazionala irabazi zuen.

14 urterekin CCTV telebistan emandako Txinako Orkestra Sinfonikoaren kontzertuan aritu zen, eta hurrengo urtean Gary Graffmanekin lanean hasi zen Filadelfiako Curtis Institutuan.

[aldatu] Ibilbide diskografikoa

Lang Langek, nazioarte mailako lehen agerpena 1999an egin zuen, oraindik 17 urte baino ez zituela, Ravinian egindako "Mendeko Galan", azken momentuan Txaikovskiren pianorako 1. kontzertua jo behar zuen piano-jolea ordezkatu zuenean. Chicago Tribune egunkariak bere talentua goraipatu zuen. 2001ean Carnegie Hall aretoan jo zuen lehen aldiz Juri Termirkanovekin batera.

Horrez gain, BBCren kontzertuetan, Beijinggo Herriaren Areto Nagusian, Berlingo Orkestra Filarmonikoarekin eta beste hainbat orkestrekin jo du mundu osoan.

2007an Andrea Bocellirekin batera aritu zen, abeslari italiarraren ibilbideko 15. urteurrena ospatzeko "Io Ci Saró" abestia joz.

[aldatu] Kanpo loturak


Biografia Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak