Lankide:Aitor fontecha/RStudio

Wikipedia, Entziklopedia askea

RStudio garapenerako ingurune integratua (IDE) bat da, R informatika estatistikorako eta grafikorako programazio-lengoaiarentzat. Kontsola bat du, sintaxi-editorea, kodearen exekuzioa laguntzen duena, baita trazadura, arazketa eta lan-espazioaren kudeaketarako tresnak ere.

Bi formatutan dago eskuragarri: RStudio Desktop mahaigaineko aplikazioa da eta RStudio Server urruneko zerbitzari batean exekutatzen dena eta web nabigatzaile baten bidez RStudiora sartzeko aukera ematen du. RStudio IDE Posit PBCren produktu bat da (lehen RStudio PBC eta aurretik RStudio Inc.).

Lizentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

RStudio inguruneak GNU Affero General Public License lizentzia du, hau da, software librea da, kode irekikoa, kodea partekatzeko askatasuna duena.

RStudio Desktop eta RStudio Server biak daude doan edota ordainketa mediante (bertsio komertzialetan). RStudio Desktop eskuragarri dago sistema eragile nagusietarako,  Windows, macOS, eta Linux. RStudio Server eta honen Server Pro bertsioa Debian, Ubuntu, Red Hat Linux, CentOS, openSUSE eta SLES sistema eragileetarako dago erabilgarri.[1]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ingurunea espreski R lengoaierako garatu zen.
  • Automatikoki kodea osatu eta lerroen altuera aldatzen ditu, eta kode editoretik bertatik exekuta daiteke kodea.
  • Dokumentazioa integratua du, eta edozein funtziotatik honen definiziora salto egin daiteke momentuan.
  • Hainbat lan-direktorio erraz administratzeko aukera proiektuen bitartez.
  • Garapen-tresna aukera zabalak.
  • Erroreak azkar diagnostikatu eta zuzentzeko araztegi interaktiboa.
  • Lan-espazio arteko nabigazioa eta datu-bisorea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

RStudio ingurunea gehienbat Java programazio lengoaian idatzita dago, C++ eta JavaScript ere erabiltzen dituelarik. Qt framework erabiltzen du bere erabiltzaile interfaze grafikorako.[2]

Herraminta hau sortzeko lehen lanak 2010 urte bukaeran hasi ziren[3], eta 2011ko otsailean lehen beta bertsio (v0.92) publikoa argitaratu zen.[4] 2016ko azaroan 1.0 bertsioa argitaratu zen, eta 2017ko urrian 1.1 bertsioa.[5]

Osagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

RStudio IDEak R funtzioak interaktiboki exekutatzeko mekanismoak eskaintzen ditu Addins menuaren bitartez.[6] Honek erabiltzaile interfaze grafikoak (GUI) gehitzea ahalbidetzen du. Erabilienen artean hauek aurki ditzakegu:

  • bookdown: liburuak sortzeko knitr luzapena.
  • colourpicker: grafikoen koloreak aukeratzeko herraminta grafikoa.
  • datasets.load: datasetak bilatzeko eta kargatzeko herraminta grafikoa.
  • googleAuthR: Googleren APIekin autentifikatzea.

Garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

RStudio IDEa Posit enpresak garatu zuen, Joseph J. Allairek fundatua,[7] zeinak ColdFusion Markup Language sortu zuen. Positek ez du konexio formalik R fundazioarekin, irabazi-asmorik gabeko erakundea dena, eta estatistika-konputaziorako R ingurunearen garapena gainbegiratzeaz arduratzen dena.

Posit lehen RStudio bezala ezagutzen zen, 2022an izena aldatu zuen arte. Aldaketa honen asmoa R-z gain beste programazio lengoaietara ikerketa zabaltzea da, Python adibidez.[8]

Ikus,gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Posit» Posit (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  2. Verzani, John. (2012). Getting started with RStudio. (2. release. argitaraldia) O'Reilly ISBN 978-1-4493-0903-9. (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  3. (Ingelesez) «portable download of java dependencies · rstudio/rstudio@484cb88» GitHub (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  4. (Ingelesez) «portable download of java dependencies · rstudio/rstudio@484cb88» GitHub (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  5. «RStudio v1.1 Released | RStudio Blog» web.archive.org 2021-10-28 (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  6. rstudio.github.io (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  7. (Ingelesez) «Posit» Posit (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  8. (Ingelesez) Team, Posit. (2022-07-27). «Posit» Posit (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).

Kanpoko estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Webgune ofiziala