Ubuntu (Linux banaketa)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ubuntu linux
Ubuntu logo.svg
Ubuntu 13.10.png

"Saucy Salamander" edo Ubuntu 13.10 bertsioa katalanez instalatzerakoan agertzen den lehenetsitako mahaigaineko irudia
Garatzailea
Informazio orokorra
Linux
Sistema eragilea
GPL
bai

Ubuntu idazmahairako Linux sistema eragile oso bat da, Debian banaketan oinarritutakoa. Ubuntu, Mark Shuttleworth jabe den Canonical Ltd enpresak gidatzen du. Banaketaren izena Hegoafrikako Ubuntu kontzeptutik hartzen du —gutxi gora behera, "besteekiko humanitatea". Banaketa honen ezaugarrietako bat erabilerraztasuna da ("for human beings" du leloa): aplikazio erabilerrazak lehenesten ditu. Bestetik mahaigaineko ingurunetan Unity du.

Debian banaketatik desberdintasun nagusia, Ubuntuk sei hilabetero bertsio berri bat kaleratzen duela da, eta laguntza kaleratzen denetik bederatzi hilabetez luzatzen dela probako bertsioetan eta bost urtez bi urtean behin kaleratzen diren LTS bertsioetan. Era honetan Ubunturen intentzioa erdi mailako erabiltzailearentzat nahiko eguneraturik, baita nahiko egonkor den instalazio bat lortzea da.

Ubuntu 9.10 bertsioan programak instalatzeko erraztasuna, ingelesez

Bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertsioen nomenklatura urtea.hilabetea da, ondorioz, 4.10 bertsioa 2004. urteko urrian kaleratu zuten.

Bertsioa Kaleratze data Izena
4.10 2004ko urriaren 20a Warty Warthog
5.04 2005eko apirilaren 8a Hoary Hedgehog
5.10 2005eko urriaren 13a Breezy Badger
6.06 2006ko ekainaren 1a Dapper Drake
6.10 2006ko urriaren 26a Edgy Eft
7.04 2007ko apirilaren 19a Feisty Fawn
7.10 2007ko urriaren 18a Gutsy Gibbon
8.04 LTS 2008ko apirilaren 24a Hardy Heron
8.10 2008ko urriaren 30a Intrepid Ibex
9.04 2009ko apirilaren 23a Jaunty Jackalope
9.10 2009ko azaroaren 29a Karmic Koala
10.04 LTS 2010eko apirilaren 29a Lucid Lynx
10.10 2010eko urriaren 10a Maverick Meerkat
11.04 2011ko apirilaren 28a Natty Narwhal
11.10 2011ko urriaren 13a Oneiric Ocelot
12.04 LTS 2012ko apirilaren 26a Precise Pangolin
12.10 2012ko urriaren 18a Quantal Quetzal
13.04 2013ko apirilaren 25a Raring Ringtail
13.10 2013ko urriaren 17a Saucy Salamander
14.04 LTS 2014ko apirilean Trusty Tahr

LTS bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

LTS siglak ingelesetik zuzen hartu dira, Long-term support esamoldearen siglak dira. LTS siglen marka daukaten bertsioek luzaroago zainduko dira, seguritate eguneraketak eta akatsen konponketak luzaroago egiten saiatuko dira.

LTS bertsioetan produktuaren bizitza luzatzeko zenbait protokoloei jarraitzen zaie. Ubunturen konpromisoa da bi urtetan behin horrelako LTS bertsioa argitaratzea. Horrela, 2014ko apirileko LTS bertsioak 2019. urtera arteko soportea izango duela aurreikusten da.

Ubuntu Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ubuntu (Linux banaketa) Aldatu lotura Wikidatan

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]